Ohiko galderak, usoek sortutako arazoen inguruko erreklamazioen gainean

Nola aurkez dezaket erreklamazio bat, usoek sorturiko zikintasuna edo bestelako enbarazuren batengatik?
Hainbat modutan kudeatu daitezke usoek sorturiko zikintasun edo zaratei buruzko kontsulta eta erreklamazioak:

Telefonoz, Aurrez aurre, Eskabide idatzi baten bidez (ez da eskatzailearen inolako dokumentaziorik aurkeztu behar), Herritarren postontzian, “Osasuna eta kontsumoa” Gai arloan, eta horren barruan “Osasungarritasuna eta higienea” Gaian.
Usoek zikintasuna edo bestelako enbarazuren bat sortzen dutenean, Udalak esku hartzen du beti?
Oro har, Udalak bide publikoan jarduten du, baina ez jabego pribatu eta etxejabeen elkarteetan.
Etxejabeen elkarteetan usoak teilatuetan edo hegietan jartzen direlako edo habiak edo zirinak direla kausa sortzen diren arazoak, ordea, elkarteak berak edo usoek habia egin duten lokal edo etxebizitzaren jabeak konpondu beharko ditu.
Badira usoek higiezin edo jabego partikularretan egin ditzaketen kalteak eragozteko neurri fisikoak hartzeaz arduratzen diren enpresak, “desinfektatzea eta intsektu eta arratoiak hiltzea" epigrafean sailkatuak.
- Soilik gune pribatuetan ezarritako uso-izurria oso larria denean arituko da Udala –eta betiere salbuespenez–, usoak bertatik desagerrarazi asmoz.
Ba al da usoei jaten ematerik?
Animaliak Eduki eta Babesteari buruzko Udal Ordenantzaren 8. artikuluan ezarritakoaren ildotik, debekatuta dago bide publiko eta orubeetan animaliei kontrolik gabe jaten ematea, horretarako berariazko baimena izan ezean. Gainera, ordenantza horretan bertan ezarritakoaren ildotik, ordenantzaren kontrako arau-haustea da eta 750 euro arteko isunarekin zigortu ahal izango da animaliei jaten ematea, horrek enbarazuak, kalteak edo osasungaiztasun-guneak sor baditzake.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.