Gazteentzako enplegua sustatzeko programak

"Gazteentzako enplegua sustatzeko programak" izan zen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Espainia plaza, 1 behean), maiatzaren 27an, egindako "Murgil zaitez OMIJen" programaren bostgarren topaketaren izenburua. Solasaldi horretan gazteen langabeziari aurre egin nahi dioten bi programen gorabeherak azaldu ziren.

Lehendabizi, Rebecak, Arabako Merkataritza Ganbara gizarte entitatearen izenean, PICE programa (Programa Integral de Cualificación y Empleo) aurkeztu zuen.

PICE, Europako Batzordeak sortutako "Garantia Juvenil" estrategiaren barneko programa bat da. Bere helburua pertsona gazteen kontratazioa bultzatzea da, baita enpleguen kalitatea eta egonkortasuna handitzea ere, eta, bide batez, enpresen aktibitatea indartzea.

Merkataritza Ganbarek PICE programa jarri dute martxan eta, horretarako, prestakuntza prosezu bat eratu dute hainbat jarduerekin orientabide eta lan-prestakuntzarako bidean lagungarri izan daitezen.

Programan parte hartzeko asmoa duten pertsonek, batetik, enbor-prestakuntza jasoko dute, eta bestetik, aurrekoa bukatzean, prestakuntza espezifikoa. Horren ondoren, enpresekin bitartekaritza lanean eta lan-tartekatzean aritzeko hainbat jarduera diseinatu dituzte.

Rebekak esan bezala, aurten programa horrekin 16-25 urte bitarteko Arabako 120 gazteengana hurbildu nahi dira. Gazte horien artean, batzuk heuren ikasketak goizegi bertan behera utzi dituztenak izango dira; beste batzuk, aldiz, ikasketak bukatu dituzte eta, lan-esperientzia dutenak eta ez dutenak izango dira tartean. Hori bai, denak egon beharko dira lan bila.

Gauza bat ziurtatu dakieke programan parte hartzen duten gazteei: banakako ibilbide baten bitartez bakoitzaren profil profesionala hobetuko da eta, aldi berean, heuren harreman profesionalen sarea areagotuko dute. Eta, azkenean, batzuk lana lortzeko aukera izan dezakete.

Aurtengo helburua hauxe da: 111 pertsona parte har dezaten eta heitarik 39, gutxienez, lana aurki dezaten.

Hiru bloke nagusi ditu programa honek: Trebakuntza (%84a), Mobilizazioa (%5a) eta Lan-integraziorako jarduerak (%11).

Horrez gain, PICE programari buruz antolatu dituzten jardunaldietan(Beste leiho batean irekiko da)ere eman dezakezue izena, hantxe azalduko dira programaren xehetasun guztiak eta zalantzak argitzeko aukera emango zaizue.

Rebecak bukatzean Nievesek (Arabako Euresen kontseilariak) hartu zuen hitza eta oso labur azaldu zuen EURES zer den eta bertaratu ziren gazteak heuren plataforma erabiltzera animatu zituen. EURES, Europako Espazio Ekonomikoaren, Suiza barne, langileen zirkulazio librea errazteko lankidetza sarea da.

Gero, "Tu primer trabajo EURES"(Beste leiho batean irekiko da) programak zertan datzan azaldu zigun. Programa horrek, Europako Batzordeko herrialderen batean lan egin nahi duten 18-35 urte bitarteko pertsonei dirulaguntzak eskaintzen dizkie. Horrez gain, EBko herrialdeetako 18-35 urte bitarteko langileak kontratatu nahi dituzten enpresei ere eskaintzen dizkiete dirulaguntzak.

Finantza-laguntza horiek hainbat premia betetzeko balio dute, hala nola:

  1. Lan-elkarrizketa egiteko sortzen diren bidaia, asegurua eta dieten gastuak.
  2. Tokialdaketarako gastuak.
  3. Hizkuntza ikastaroak.
  4. ...

Programa horren laguntza lortzeko sinatzen den lan-kontratua sei hilabetekoa izan beharko da, gutxienez.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: