Udalaren lan eskaintza - Gai gailenak

OHARRA: Egungo osasun-egoeraren ondorioz, eta lan-sistemak egokitzeko neurrien eta Gasteizko Udaleko langileen antolakundeak hartutako lehentasunen ildotik, jakinarazten da LEP 2017-2018ren 2020/04/01eko praktika-aldia hasteko datarekin argitaratu diren deialdi guztiak 2020/05/13ra lekualdatu direla. Barkatu eragozpenak.

Abian diren hautaketa-prozesuak

Parte hartzen ari zaren hautaketa-prozesuan sartu, abian diren enplegu deialdiak ezagutu -Udalarenak berarenak edo haren mendeko erakunde autonomoenak zein sozietateenak (udal langileei eta udaletik kanpokoei zuzenduak)-‏ edo test erako probetan antzemandako akatsak zuzendu edo jakinarazi:

Informa zaitez eta parte har ezazu herritarren postontzian

Herritarren postontzian espazio bat sortu da hautaketa-prozesu bakoitzeko, herritarrei irekia. Gainerako hautagaien galderak irakur ditzakezu, eta Funtzio Publikoaren Sailaren erantzunak. Behar duzuna aurkitzen ez baduzu, zeuk egin dezakezu galdera, eta erantzuna denek kontsultatzeko moduan argitaratuko da. Era berean, iritziak emateko, hobekuntza proposamenak egiteko, eta abarretarako balio du postontziak. Zure deialdiaren partaidetza atalean aurkituko duzu sartzeko esteka.

Enplegu deialdiei buruzko informazioa jasotzea

Udal enpleguari buruzko buletinak lanpostu finkoak edo aldi baterakoak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdien eta kontratazio-zerrendak osatzeko deialdien berri ematen du, bai Udalarenak berarenak direnean bai haren mendeko erakunde autonomoenak zein sozietateenak direnean; harpidetza egin beharra dago buletina jasotzeko.

Kontratazio zerrendak

Kontratazio zerrenda batean bazaude eta kontsulta pertsonalizatua egin nahi baduzu:

Ohiko galderak

Udalaren enplegu eskaintzari buruzko ohiko galderen erantzunak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.