Udaleko hezkuntza-jarduerak - Liburutegia zure esku

Hiria ezagutzea

Ikasturtea: 2024-2025 / Gaia: Hiria ezagutzea

Izen-ematea online

Azalpena

Zerbitzu honek ikastetxeei liburutegiaren espazioa baliabide gisa erabiltzeko aukera eskaintzen die, hezkuntza jarduerak era autonomoan garatzeko.

Ikastaldeak liburutegiko funtsak eta espazioak erabili ahal izango ditu, beste inorekin konpartitu gabe, eta beti ere irakasle edo tutorearen ardurapean.

Lehenengo saioan bisita gidatua egingo da. Bertan, liburutegiko langileek liburutegiaren oinarrizko araudia eta funtzionamendua azalduko dute.

Baloreak

Ardura, barne hartzea eta prestakuntza.

Helburuak

  • Liburutegietako baliabideak eskaintzea irakurzaletasuna edo informazio bilaketa sustatzeko jarduerak egin nahi dituzten eskola-taldeei bertako funtsak eta espazioak utziz.
  • Liburutegietako espazioak eta zerbitzuak sustatzea, bereziki haurren eta gazteen artean.
  • Bazkide berriak egitea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa, Helduen Irakaskuntza Iraunkorra, irakasleak, gurasoak eta beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Tokia: Gizarte etxeetako liburutegietan (Abetxuku, Aldabe, Arana, Ariznabarra, Arriaga, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Pilar, Salburua eta Zabalgana).
  • Egutegia: 2024ko urritik 2025eko maiatzera.
  • Ordutegiak:
    • Aldabe, Arriaga, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Pilar, Salburua eta Zabalganeko haur eta gazte liburutegiak: astelehenetik ostiralera 9:30etik 16:00era.
    • Abetxuku, Arana eta Ariznabarreko liburutegiak: astelehenak 9:30etik 16:00era / asteartetik ostiralera 13:30etik 16:00era.
    • Hegoalde, Ibaiondo, Pilar, Salburua eta Zabalganeko helduentzako liburutegiak: astelehenetik ostiralera 13:30etik 16:00era.
  • Saioak: gehienez 3 saio.
  • Iraupena: gehienez 60 min.
  • Parte-hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko baldintzak

  • Izen-ematea: eskabidea irailaren 4tik 27ra bidali beharko da Internetez.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak:
  • Lehenengo saioan, espazioa erabili aurretik nahitaez egin beharreko bisita gidatua egingo da, non programaren dinamika azalduko den. Espazioa lagatzeko irakasleak Akordio-fitxa bete eta lehenengo saioan liburutegian entregatu beharko du.
  • Ikasleak beti beren irakaslearekin batera joango dira, eta haiek arduratuko dira jarduera osoan izango duten portaeraz eta erabilitako funtsen zaintzaz. Irakasleek konpromisoa hartzen dute liburutegiko langileek adierazitako jarraibideak betetzeko. Jarduerara joaterik ez badu, gutxienezko aurrerapenarekin jakinarazi beharko du. Aurreikusitako datan ez agertzeak justifikazio nahikorik gabe, ez du beste data batean parte hartzeko aukerarik emango.

Informazioa

Harremanetarako posta elektronikoa erabiltzea eskertzen dugu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.