AMVISAk eta Vitoria-Gasteizko Udalak hiru lankidetza proiektu berri kofinantzatuko dituzte

2025eko otsailaren 3an argitaratua

Akordioa 2024. urterako Garapen Lankidetzako proiektuetarako dirulaguntzen deialdiko 'Ura eta Saneamendua' atalaren ebazpenean jasotzen da.

Cooperación 2024

  1. Ura eskuratzeko giza eskubidea Saala N’Douyèbhè eta Hérico-n (Ginea Konakry)

Ura hornitzeko sistemetan esku hartzea, eguzki panelen bidezko ponpaketa, depositua, gela teknikoa eta iturri publikoetan banatzeko sarea instalatuz. 2.624 pertsonari egiten die mesede (%52,25 emakume eta neskatilak).

Erakunde eskatzailea: Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional, Haaly Pular-ekin batera

Dirulaguntza: 70.000 € AMVISAk eta 70.000 € Vitoria-Gasteizko Udalak

  1. Edateko ura Piedras Amarillas-en (Honduras)

Komunitatea edateko urez hornitzeko eta hornidura iturriak babesteko sistema instalatzea. 923 pertsonari egiten die mesede (450 emakume eta 474 gizon).

Erakunde eskatzailea: SERSO San Viator Euskal Herria:

Dirulaguntza: 65.000 € AMVISAk eta 65.000 € Vitoria-Gasteizko Udalak

  1. Bizitzarako ura Guacari-n (Kolonbia)

Edateko ura tratatzeko planta bat eraikitzea, energia berriztagarriz elikatuko dena. 6 komunitatetako 2.268 pertsonari egiten die mesede (1.177 emakume eta 1.091 gizon).

Erakunde eskatzailea: ALBOAN Fundazioa

Dirulaguntza: 65.000 € AMVISAk eta 65.000 € Vitoria-Gasteizko Udalak

Oso garrantzitsua da azpimarratzea hiru proiektuek, kasu bakoitzean beharrezkoak diren azpiegitura fisikoak abian jartzeaz gain:

  • Ur sistemak administratzen dituzten batzordeen gaitasun teknikoak, antolakuntzakoak eta administratiboak indartzen dituzte, baita horien eragin eta parte hartze prozesuak ere.
  • Komunitateko emakumeen parte hartze ekitatibo antolatua sustatzen dute erabakiak hartzeko guneetan.
  • Ingurumen jasangarritasuneko estrategiak garatzen dituzte, ur iturriak babesteko eta erabiltzaileen ingurumen, osasun eta higiene heziketa indartzeko.
  • Prozesuak komunitate onuradunen, alkatetzen, ur eta saneamenduan eskumenak dituzten erakundeen, emakumeen talde antolatuen eta tokiko GGKEen arteko aliantzen bidez bultzatzen dituzte. Proiektu hauek epe ertaineko tokiko estrategietan integratu ohi dira, uraren giza eskubidea bermatzeko.

AMVISAk Lankidetzarako urteko aurrekontuaren %1 50.000 eurorekin osatzen du “AKUAL-Ur eta Saneamendu arloko Garapenerako Erakunde arteko Lankidetza Programa”ren hirugarren edizioan (2024-2027), Euskal Fondoarekin sinatutako lankidetza hitzarmenarekin bat etorriz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.