Green Card Txartel Turistikoa

Green card

Green Card Gasteiz eta Arabako txartel turistikoa da. Lurralde historikoa eta hiriburua ezagutzeko aukera ematen duen txartel turistikoak deskontu eta abantaila interesgarriak eskaintzen ditu kultura- eta aisialdi-jardueretan, bisita gidatuetan, tokiko saltokietan egindako erosketetan eta jatetxeetako eta ostatuetako zerbitzuetan.

Bisitarientzat

Non lortu

Green Card txartel turistikoa doakoa da. 7 eguneko balioa izango du eskatzean zehaztutako hasiera-datatik. Epe hori bukatuta, ezin da berriro eskatu 3 hilabete igaro arte.

GreenTouristCard aplikazioa deskarga dezakezu; Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.

Deskargatu Google Play-tik(Beste leiho batean irekiko da)Deskargatu App Store-tik(Beste leiho batean irekiko da)

greentouristcard.eus(Beste leiho batean irekiko da) edo turismo bulegoan ere lortu daiteke.

Erabiltzeko modua

Abantailak eta deskontuak lortzeko, Green Card txartela erakutsi ordaintzean edo zerbitzuak eta ekintzak erreserbatzean.

Green Tourist Card liburuxka archivo pdf

Enpresentzat

Green Card txartelarekin bat egiteko kanpainak zabalik jarraitzen du proiektuan sartu nahi duten enpresa eta establezimenduentzat. Informazio gehiago eskatu daiteke formulario honen bidez:

Informazioa eskatzeko formularioa

Harremanetarako: info@greentouristcard.eus

Txartel turistikoa – enpresentzako informazioa archivo pdf

Marcas Next para GC

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: