Udalaren Gardentasun Kontseilua
Publizitate aktiboaren arloan eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea babesteari dagokionez Gasteizko Udalak dituen betebehar eta konpromisoak betetzen diren zaintzeaz arduratuko den organo aholku-emailea izango da Udalaren Gardentasun Kontseilua.
- Udalaren Gardentasun Kontseiluaren Egutegia
- Gai-zerrenda, akta eta erabakien kontsulta
- Gardentasun Kontseiluaren irizpenak:
- Gardentasun Kontseiluaren irizpena, udalaren gardentasun betebeharren betetze mailari buruzkoa 2020-2021 urtean, 2023ko apirilaren 17ko saioa.
- Gardentasun Kontseiluaren irizpena, udalaren gardentasun betebeharren betetze mailari buruzkoa 2019 urtean, 2020ko abenduaren 15eko saioa.
- Gardentasun Kontseiluaren irizpena, udalaren gardentasun betebeharren betetze mailari buruzkoa 2018 urtean, 2019ko ekainaren 11ko saioa.
- Gardentasun Kontseiluaren irizpena, udalaren gardentasun betebeharren betetze mailari buruzkoa 2017 urtean, 2018ko maiatzaren 28ko saioa.
- Gardentasun Kontseiluaren irizpena, udalaren gardentasun betebeharren betetze mailari buruzkoa 2016 urtean, 2017ko ekainaren 30eko saioa.
Osaera
Pertsona hauek izango osatuko dute kontseilua:
- Sindikoa edo Herritarren defendatzailea.
- Udal kontu-hartzaile nagusia.
- Gizarte Kontseiluak izendatutako pertsona bat.
Zereginak
Hauek izango dira Udalaren Gardentasun Kontseiluaren zereginak:
- Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 66. artikuluan aipatzen den publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruko betebeharren betetze-mailari buruzko txostena -Udalak urte naturaleko lehen hiruhilekoan egin beharrekoa- egitea.
- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 21 2/2016 Legean jasotzen diren betebeharrak hobeto betetzeko gomendioak egitea, dela ofizioz, dela edozein partikularrek eskatuta.
- Udal organo edo erakundeek informazio publikorako sarbidea ukatzen dutelarik, kasu horiek aztertzea. Horretarako, Gasteizko Udaleko organo edo erakunde batek informazio publiko jakin batera sarbidea ukatzen duelarik, ebazpenaren kopia bat bidali beharko dio Udalaren Gardentasun Kontseiluari, edo administrazioaren isiltasunaren berri eman. Kontseiluak, sarbidea ukatzeko arrazoiak ikusirik, erabakiak berrikusteko gomendioak egin ahal izango ditu.
- Udal gobernuak gardentasunaren eta informazio publikorako sarbidearen alorrean bere jardunean hartzen dituen konpromisoen betetze-mailaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, legezko betebeharrez areagokoak badira ere.
Aurreko atalean aurreikusten diren zereginak ez dira izango Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 65. artikuluan aipatzen den "Euskal Autonomia Erkidegoko gardentasunaren eta informazio publikora iristearen kontseilu edo agintaritza independenteak edo kasuan kasuko legerian aurreikusten den organoak" izango dituen zereginen kalte.
Funtzionamendu-arau orokorrak
Udalaren Gardentasun Kontseilua, gutxienez ere, hiru hilean behin bilduko da.
Udalaren Gardentasun Kontseilua ez da inongo aginduren menpe egongo, eta ez du inongo agintarik emandako jarraibiderik jasoko. Era berean, bere betebeharrak autonomiaz eta burujabetasunez egingo ditu, bere irizpidearen arabera.
Kontseiluaren funtzionamendu zuzena bermatzeko beharrezko diren bitartekoak jarriko ditu Udalak.
Edozein udal langileren laguntza eskatu ahal izando du kontseiluak -laguntza teknikoa nahiz aholkularitza- eta, bereziki, Herritarrentzako Arreta eta Informazio Zerbitzuarena.
Kontseiluaren lehendakaria aho batez aukeratuko da kideen artetik, eta Sindikoaren edo Herritarren Defendatzailearen Bulegoko pertsona bat izango da idazkaria.
Sindiko edo Herritarren Defendatzailearen bulegoetan izango du egoitza kontseiluak.
Araudia
Herritarren Parte-Hartzearen araudi organikoa - ALHAO, 25 zk. 2017/03/01.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.