Irakurri, gozatu eta oparitu: euskaraz irakurtzea sustatzen duen kanpaina

txoriak diruditen liburuak

Gure Udalaren Liburutegi Sarean dugun euskarazko literaturaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle, eta gainera irakurritako liburua opari bihurtuko dugu. Horretarako Topagunearekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren edizio berria jarri dugu martxan.

Oso erraza eta atsegingarria da parte hartzea. Azaltzen dizugu nola:

1. Hartu euskarazko liburu bat liburutegian

Udal Liburutegi Sarea zabala dugu. Hurbil zaitez gizarte etxera eta helduen liburutegietan edo familia liburutegietan baduzu non aukeratu. Bila zabiltzan liburua gure katalogoan(Beste leiho batean irekiko da) aurki dezakezu.

2.Osatu fitxa eta zozketan parte hartu

Liburua irakurri ondoren, liburutegian itzultzen duzunean fitxa bete zure datuekin, irakurritako liburuaren izenburuarekin eta oparitu nahi diozun pertsonari egin nahi diozun eskaintzarekin.

3. Zurekin oroitu naiz

Zure liburua aukeratua bada etxean jasoko duzu eskaintza eta guzti eta gogoan izan duzun pertsona horri oparitzeko aukera izango duzu: laguna, lankidea, bizilaguna, familiako norbait...poztuko da berarekin oroitu zarelako.

4. Parte hartzaileentzat e-bookak

Udal liburutegiek ere opariak dituzte parte hartzen duten irakurleen artean banatzeko 23 -ebook zozketatuko baiditugu.

5. Noiz arte?

Fitxak entregatzeko azken eguna abenduaren 9a izango da.

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: