Irakurketa Klubak. 2021-2022ko denboraldia

Irakurketa klubak irudia

Liburuen eta testuen inguruan elkartuko gara, horixe dugulako grina: liburuak eta elkarrekin eginiko irakurketak.

Klubak

Enlace Irakurketa Erraza.

Irakurketa Errazeko liburuak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta daude, eta mota horretako liburuak irakurri eta komentatuko ditugu. Dinamizatzailea: Elena Piris (irakurketa errazeko taldeeetan aditua). Pilarreko gizarte etxean, ostegunero. +16 urte.

Enlace Eleberri beltza.

Poliziak, hilketak, detektibeak, thrillera, misterioa, ironia eta gizarte-kritika. Dinamizatzailea: Jesús María "Txusmi" Sáez (idazlea, artikulugilea eta eleberri beltzaren egilea). Iparralde gizarte etxean, hileko hirugarren astelehenetan. +16 urte.

Enlace Komikia eta eleberri grafikoa.

Eleberri grafikoak, mangak, album europarrak eta komiki amerikarrak, mota askotako istorioak kontatzen dituztenak: autobiografikoak, thrillerrak, erotismoa, umorea edo zientzia-fikzioa. Dinamizatzailea: Azucena Monge (Ikusentzunezko Komunikazioan doktorea eta komikietan aditua). Salburuko gizarte etxean, hileko hirugarren astearteetan. +16 urte.

Enlace Irakurri, pentsatu eta partekatu.

Gaurko mundua ulertzeko eta kezkatzen gaituzten gai handiei buruz hausnartzeko laguntzen diguten liburuak. Gizarte gaiak, egungoak eta betikoak, tokikoak eta unibertsalak, betiere literaturaren ikuspuntutik. Dinamizatzailea: Juan Ibarrondo (idazlea eta kazetaria). Judimendiko gizarte etxean, hileko bigarren asteazkenetan. +16 urte.

Enlace Literatura latinoamerikarra.

Latinoamerikako idazleen lanak, klasikoak zein garaikideak. Dinamizatzailea: Catalina Garcés (idazlea eta irakurketa sustatzailea). Hegoalde gizarte etxean, hileko hirugarren asteazkenetan. +16 urte.

Enlace Irakurketa familian.

7 eta 8 urteko haurrei zuzendua, aita, ama edo tutorearekin batera. Helburuak: irakurketaren esperientzia partekatzea, liburuek gordetzen duten magia elkarrekin deskubritzea, haurrentzako euskal literaturaren egileak eta lanak ezagutaraztea eta sormena bultzatzea. Dinamizatzailea: Xabier Olaso (haur literaturako poeta eta idazlea). Zabalganeko gizarte etxean, ostegunetan. +16 urte.

Udalaren Liburutegi Sareko liburuak erabiliko dira.

Beste klub batzuetan ere laguntzen dugu: Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletan, esate baterako, edo berariazko beharrizanak dituzten eta Irakurketa Erraza lantzen dute klubetan: APDEMA, Argibide-ASAFES, Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarean eta Emakumeen Jabetza Feministarako klubetan.

Izena emateko

Izen-ematea web-orriaren bidez, 010 edo 945 16 11 00 telefonoen bidez, eta gizarte etxeetan egin daiteke.

Izena emateko eguna (8:30etatik aurrera): abenduak 2.

Leku-kopurua mugatua da. Epea irekita mantentzen da ikasturte osoan zehar lekuak agortu arte.

Kluben asmoa

  • Irakurtzeko ohitura sortzea eta sustatzea.
  • Norberaren gaitasunak garatzea elkarrekin eginiko irakurketaren bidez.
  • Liburutegietako zerbitzuen erabilpena sustatzea.
  • Aisialdi aktiboa eta osasungarria sustatzea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Clubs de lectura

  • Hola, y por qué para los niños de 8 a 15 no hay talleres de lectura ? Ojalá puedan hacer un taller de lectura para ellos, mi hijo de 10 años Lee como cualquiera de 16 y a donde le inscribo?

    Mila Normal 2017/10/20 09:41:11 Erantzuna eman zaio

  • En la actualidad los clubes de lectura están dirigidos a un público joven y adulto y uno en concreto para leer en familia. Este club que cuenta con niños y niñas es una experiencia piloto que está funcionando muy bien. Poner en marcha clubes de lectura en nuestra programación para fomentar la lectura y dirigidos a públicos entre 8 y 15 años serán experiencias que tendremos que tener en cuenta. Gracias por tu aportación.

    Udalaren logotipoa Udala 2017/10/26 12:08:17

  • Hola, me llamo Ana Gil Rodríguez, [...] Vivo en Haro (La Rioja) y estaría muy interesada en participar en el club de lectura "Leer, pensar y compartir" No sé si es posible al no residir en Vitoria.

    Muchas gracias.

    ANA Normal 2018/08/12 07:59:27 Erantzuna eman zaio

  • Póngase en contacto con el servicio 010 (945161100 desde fuera de Vitoria) donde le darán las indicaciones para que pueda inscribirse en la actividad.

    Udalaren logotipoa Udala 2018/08/13 11:56:17

  • Muchas gracias por la rapidez en contestarme y su eficiencia. Estoy en trámites para la inscripción en la actividad.

    ANA Alegre 2018/08/13 13:34:23 Erantzuna eman zaio

  • Mi opinion es ue los clubs de lectura son un actividad cultural debpoco coste y que cumple con muchos objetivos de promocion cultural y social. Por tanto se debieran potenciar mas. Ademas este año no se ofertan algunos que habia otros años. Se debería caminar a club de lectura por barrio.

    Marian Muy triste 2020/09/06 08:48:22 Erantzuna eman zaio