JIM AKTUAL
Memorias de una pulga, Sol Picó
2022ko edizioa
Zikloaren ikuskizun berriak Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan (urria - azaroa)
Une honetan ez dago programatutako jarduerarik.
Zikloari buruzko informazioa
JIM Aktual zikloak Udalaren Antzoki Sareak bere gain dituen helburuetako bati erantzuteko jaio zen, abangoardiako antzerki-produkzio garaikidea ezagutaraztea alegia.
Zikloak antzerkigile ausart eta konprometituenen lana jaso nahi du, beren lana aurkezteko moldean zein erabiliotako diziplina artistikoetan berrikuntzak ezarri dituzten horiena, horretarako teknologia garaikideak artearen eta ikuskizunaren zerbitzura jarriaz.
Beraz, nekez erakuts daiteke bere edukia molde klasikoetan. tarte bat eskaini nahi diegu antzerkigintzako proposamen artistiko berriei, baina beti orijinaltasuna, gaurkotasuna eta -zergatik ez?- baita probokazioa ere ardatz hartuta. Tartea, beraz, antzerkigintzaren bestelako irakurketa batzuei, baina betiere artea eta emozioa. ... Ateak ireki nahi dizkiogu antzezte arteen etorkizunari eta oraingo lan ausartenei.
Ziklo gaztea da, baina ibilbide oraindik labur horretan esperient zia berriak ezagutu nahi dituzten zaleak bildu ditu. Jesús Ibáñez de Matauco antzokitik nazioarteko talde ospetsuak pasa izan dira (esaterako Teatro della Ariette taldea, Teatro da Mangiare lan ahaztezinarekin), proiekzio handiko talde gazte eta sortu berriak (adibidez Barco Pirata, zeinek Tempestad eta Incrementum lanak ekarri dituen; edo Pont Pont Flotant eta Como piedras), dantza taldeak, (hala nola Sol Picó eta Memorias de una pulga lana)...
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.