"Umore giroan" zikloa
Hurrengo ikuskizunak
Liburuxka jaitsi: Umore giroan 2024
Zikloaren sorrera eta helburuak
"Umore giroan" zikloa 2004. urtean sortu zen, urtarriletik ekainera arteko denboraldi luzea ixteko asmoz, zeinean era guztietako ikuskizunak antolatu baitziren Principal antzokian zein gizarte etxeetako udal antzokietan.
Umorezko antzerkia publikoaren gustukoa da, eta bide ezin hobea da denboraldia itxi eta udako programazioarekin bat egiteko.
Hiriko agertokietan eskaini ohi diren antzezlan handietako batzuek errealitatearen alderdi gordinena ikusarazten digutela kontuan izanik, gainera, umorea aringarri egokia izan daiteke, munduaren ikuskera baikorragoa eta lasaigarriagoa eskaintzen baitu.
Umorezko antzerkiak, bestalde, presentzia txikiagoa izan ohi du urteko programazioan; hori dela eta, generoak leku propioa merezi zuela uste izan genuen.
Ikusle ororentzako lan arrakastatsu eta kalitatekoak eskaintzea da zikloaren helburua, ongi pasaraziko digutenak, barre algaraka edo umorearen irribarrez, ironia edo kritika soziala adierazteko, barrenak husteko, eguneroko egoerak leuntzeko... Une ezin hobea gizarteaz eta geure buruez barre egiteko.
Urte hauetan konpainia eta umorezko ikuskizun onenak igaro dira ziklotik, besteak beste, Yllana, Tricicle, Leo Bassi, Faemino y Cansado, Carlos Latre eta Antonia San Juan, bai eta lan ahantzezinak ere: Paganini, Brokers, Lo mejor de Antonia San Juan, Maribel y la extraña familia, eta abar.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.