2020ko Aurrekontuen proiektuari buruzko eztabaida, Gizarte Kontseiluaren nahitaezko txostenaren aurrekoa

Urtero, Udalerriko Gizarte Kontseiluak aurrekontuaren proiektuari buruzko nahitaezko txostena egiten du. 2018an, Kontseiluak metodologia hau proposatu zuen:

  1. Aurrekontu-proiektua aurkeztu aurretik, herritarren partaidetzarako organoek aurrekontuan sartzeko proposamenak egiten dituzte. (Maiatza)
  2. Aurrekontuen proiektua aurkeztu ondoren, organo horiek berek beren proposamenek izan duten eragin-maila baloratzen dute (iraila/urria).
  3. Gizarte Kontseiluak prozesu osoa balioesten du eta nahitaezko txostena egiten du. (Azaroa)

2019an, hauteskunde-deialdiek prozesuaren lehen zatia egitea eragotzi dute, partaidetza-organoak ezin izan zirelako deitu.

Hori dela eta, eta 2019ko Aurrekontua luzapen baten emaitza izan zela kontuan hartuta, Gizarte Kontseiluak erabaki du elkarguneek eta auzoguneek 2019ko Aurrekontuen proiektuari egindako proposamenei berriro heltzea, 2020ko Aurrekontuaren proiektua egokia ote den eztabaidatzeko, eta, beraz, proiektu hori herritarrek hautemandako beharretara egokitzen den.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: