CROPS4LIFE proiektuak lurzoruaren laginketa kanpaina hasi du

2024ko otsailaren 12an argitaratua

Crops4LIFE proiektuaren helburu nagusietako bat da birsortze-nekazaritzaren jardunek karbono-bahiketari dagokionez duten eragina aztertzea. Horretarako, Neikerrek lurzoruaren laginak hartuko ditu proiektuaren hasieran eta amaieran alderatzeko.

Análisis de muestras del proyecto CROPS4LIFE

Laginketa-kanpaina proiektuaren bi kokaguneetan hasi da. Lehenengoan, Basaldea udal nekazaritza hazitegi ekologikoan laginak hartu dira, bai aire zabaleko labore biointentsiboko eremuetan, bai berotegi-eremuetan. Eta bigarrena, Monasterioguren inguruan dauden lursailetan, non ekoizpen birsortzaileko beste sistema batzuk esperimentatuko diren, hala nola abeltzaintza dibertsifikatua.

Lagindutako lursail bakoitzean laginak hartu dira lurretik bi sakoneretara (0-10 cm eta 10-30 cm). Lurzoruaren kalitatearen eta osasunaren adierazle diren hainbat aldagai aztertuko dira, hala nola karbono totala, karbonatoak, karbono organikoa, testura, pH-a, nitrogeno totala, karbono-nitrogeno erlazioa eta karbonoaren zatikapena. Helburua da birsortze-nekazaritzaren jardunbideen potentziala ebaluatzea, bai isurketak murrizteko, bai nekazaritza-lurretan karbono-bahiketa areagotzeko.

Proiektua lurzoruaren laginketa-metodoa azpimarratzen ari da. Ildo horretan, lurzoruen laginketa-protokoloa(Beste leiho batean irekiko da) erabiltzen ari da Europar Batasuneko lurzoru mineraletan karbono organikoaren erreserben aldaketak ziurtatzeko. Termino praktikoetan, protokoloak aukera ematen du analizatu beharreko lursailean laginketa-puntuak aurkitu eta identifikatzeko, baita laginak hartzeko puntu kopuru gomendatua ere, lurzatiaren azaleraren arabera. Metodoak zehaztasunezko GPS bat informazio-sistema batekin konbinatuta erabiltzea eskatzen du, birsortze praktiken hasieran eta amaieran puntu berak lagintzen direla ziurtatzeko. Protokoloa irudi honetan agertzen da grafikoki:

Laginketa protokoloa

Irudia. Erabilitako lurzoruen laginketa-protokoloa. Neiker.

Kalkuluari dagokionez, Crops4LIFE proiektuak karbono-edukia aztertuko du proiektuaren hasieran (oinarri-urtea), bai eta hura amaitzean ere (azken urtea), birsortze-praktikak ezarri ondoren. Horrela, lurzoruetako karbono organikoaren erreserbetan izandako aldaketak zenbatetsi ahal izango dira, jardunbide desberdinak ezartzeari esker.

Nekazaritza birsortzailea lurra kudeatzeko teknika bat da, eta nekazaritza eta artzaintza-jarduerak konbinatzen ditu; horrela, naturaren zikloak aprobetxatzen eta imitatzen ditu elikagai osasungarriak ekoizteko, eta, aldi berean, lurzoruaren osasuna berreskuratzen edo birsortzen du. Lurzorua birsortu egiten da, egitura hobetzen delako, laboreetarako uraren erabilgarritasuna eta kalitatea handitzen delako eta biodibertsitatea handitzen delako. Aldi berean, karbonoaren harrapaketa sakonera handiagoetan areagotzen da, eta horrek berotze globala eragiten duten atmosferako CO2 mailak murrizten ditu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.