Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Izapidetzen ari diren txostenak

Ibaia Kirol-hiriaren eremua mugatzeko HAPOren aldaketa estrukturalaren aldez aurretiko kontsulta publikoa

Noiz: 2021eko otsailaren 11tik 25era arte

Nola: Posta elektronikoaren bitartez: gestionadm2.021@vitoria-gasteiz.org

Lurralde eta Klimaren aldeko ekintza Saileko zinegotzi ordezkariaren 2021eko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez onartutakoari jarraituz eta Herritarrek Parte-hartzeko Programan aurreikusten denaren arabera, kontsulta publikoa irekitzen da Gasteizko herritarrek, antolakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan dezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

a) Planaren aldaketaren aurrekariak

Katastroko 377 eta 378 lursailek gaur egungo Ibaia Kirol Hiria osatzen dute, eta 359, 361 eta 362 lursailekin batera, guztiek Gasteizko 10. poligonoan, 115 050 m2-ko azalera bateratuarekin, Ibaia Kirol Hiriaren eremu berrian jasotako hirigintza-garapena osatzen dute.

Sortu berri den eremua Gasteizko mendebaldean dago, N-102 errepidean (N-1 zaharra) eta A-4303 auzo-sarean kokatua; azken honek gertu dagoen Zuatzu herriarekin lotura egiten du iparraldean. Mendebaldean, Ibaiako kanpinaren instalazioak aurkituko ditugu, eta, handik gertu, Jundiz-ko industrialdea. Ekialdean, auzo-errepidea eta Zabalgana auzotik bereizten duten nekazaritza-lursailak. Hegoaldean, sarbide-errepidea, N-102 errepide nazionala eta Gasteiz inguruko mendiak Eskibeletik hasita.

Lursail horiek titulartasun desberdinak dituzte, eta 377 eta 378 lursailak Deportivo Alavesenak dira, azken hauek tartean diren gainerako lursailak ere eskuratzeko prozesuan egonik

b) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Antolamendu Eremu berri bat sortzea da planteatzen diren arazoak konpontzeko biderik onena, bai eta eremu horretako zirkunstantzia eta inguruabarrak konpontzeko ere.

Eremuaren helburuak lurzoru urbanizaezinean ekipamendu bat finkatzeari dagokionez, Plangintzako Erregelamenduaren 76. artikuluan sartzen dira Plan Bereziak garatzeko edukiei dagokienean. Gure kasuan, honela zehazten dira:

  • Egungo egoeraren hirigintza-normalizazioa.
  • Instalazioaren programa funtzionala zabaltzea, oinarrizko futbolerako eta idazkaritza teknikorako eremuak indartuz.

c) Onartzeko beharra eta egokitasuna

Ibaia kirol-hiria deiturikoan Antolamendu eta Kudeaketa Eremu berri bat sortzea, HAPB Hiri-Antolamenduko Plan Berezi baten bidez, kirol-hiriko instalazioak hobetzeko eta handitzeko helburuari erantzuteko biderik onena da.

Beraz, aldaketa hori udalerriarentzat eta hiriarentzat interes handikoa den esku-hartzea ahalbidetzeko beharrezko abiapuntua da, eta haren irismena bere eremu hertsitik haratago doa nolabait, hurbileko ingurunean eragiten baitu.

Horrela, argi geratzen da proposamena bideragarria eta egokia dela, hirigintza-antolamendua eskatzen duten kirol-instalazioetarako irtenbide bat proposatzen duelako.

Aldaketa honen izaera txikia denez, egokitzat jo daiteke gaur egungo Plan Orokorraren berrikuspen osoaren lanak amaitu arte (gaur egun aurrerapen-fasean baitago) itxaron gabe gauzatzea.

d) Arauaren helburuak

HAPO-a aldatzeko proposamen honek Ibaiaren egungo instalazioetan kirol-ekipamendu gisa dauden erabilerak erregularizatzeari dagokionez zuzenketa urbanistiko bat planteatzen du, orain nekazaritza-balioko eremu gisa kalifikatuta baitaude. Hau da, hiri-lur eremu berri bat garatzea, lursailen mugak eta, ondorioz, Ibaiako kirol-hirikoak erregularizatzeko. Halaber, errespetatu beharreko hirigintza-parametroak doitu nahi dira, besteak beste, eraikigarritasuna.

  • Kirol-ekipamendu kolektibo pribatuko sistema orokor bat sortzea eta finkatzea, gaur egun egiten diren kirol-instalazioak eta jarduerak hobetuz eta handituz.
  • Lehendik dauden kirol-instalazioez gain, hiriari beste kirol-instalazio batzuk eskaintzea.

e) Irtenbide alternatibo posibleak

  • 0 aukera: Egungo hirigintza-irregulartasun egoera mantentzea.
  • 1 aukera: Indarrean dagoen Plan Orokorra aldatzea, indarrean dagoen Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Euskal Legearen 54.1 eta 54.2.e artikuluetan jasotzen diren sistema orokor pribatuak ekipamendu kolektibo pribatu gisa erabiltzeko aukera gaitzeko. Ekipamendu kolektibo pribatu horiek ez dira indarrean dagoen HAPOan agertzen, non 4.02.05 artikuluak, ekipamendu komunitarioko sistema orokorrak jabetza publikokotzat definitzen dituen.
    Ibaia Kirol Hiriaren eremuaren neurriei eta azalerei dagokienez, gaur egungo egoera mantenduz.
  • 2 aukera: Indarrean dagoen Plan Orokorra aldatzea, indarrean dagoen Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Euskal Legearen 54.1 eta 54.2.e artikuluetan jasotzen diren sistema orokor pribatuak ekipamendu kolektibo pribatu gisa erabiltzeko aukera gaitzeko. Ekipamendu kolektibo pribatu horiek ez dira indarrean dagoen HAPOan agertzen, non 4.02.05 artikuluak, ekipamendu komunitarioko sistema orokorrak jabetza publikokotzat definitzen dituen.
    Egungo egoera zabalduz eremuaren neurriei eta azalerei dagokienez.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.