2025eko ekainaren 17an argitaratua
2019az geroztik, Gasteizko Udala udal aurrekontuaren azterketa espezifikoa egiten ari da, haurtzaroari zuzendutako gastua neurtzeko helburuarekin, haur, nerabe eta gazteen eskubideekiko konpromisoaren baitan. Neurketa hori UNICEFek garatutako tresnaren bidez egiten da, haurtzaroari zuzendutako inbertsio publikoa identifikatu eta zenbatzeko. 2023ko txostenak aukera ematen du haurtzaroari begirako udal aurrekontuaren egitura hobeto ezagutzeko, eta oinarri sendoa eskaintzen du politika publikoen planifikazioa eta norabidea hobetzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.