Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Hiretu Hiria – Gazteak hiria eraikiz
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea
Azalpena
Gazteen artean partaidetza modu praktiko eta aktiboan sustatzea xede duen hezkuntza-programa da Hiretu Hiria.
Taldeka gazteek euren inguruko errealitatea aztertzen dute, dinamizatutako 9 lan-saioetan. Gai zehatz bat aukeratu, eta hobekuntza edo aldaketa proposamenak lantzen dira. Gai bakoitzean sakontzeko, adituekin elkarrizketak egiten dira.
Prozesuaren erdialdean, urte hasieran, ideiak elkar-trukatzeko bilera bat egiten da talde parte-hartzaile bakoitzeko ordezkariekin, talde bakoitzaren proposamena ekarpen desberdinekin janzteko.
Proposamen guztiak Hiretu Hiria galan aurkezten dira (apirilean). Galaren aurreko asteetan, aurkeztutako proposamenen herri bozketa egiten da. Bozka gehien jasotzen dituen proposamenaren egileek Hiretu Hiria saria irabazten dute (egunpasa bat taldean).
Era berean, proposamenen balorazio teknikoa egiten da egingarritasuna zehazteko, eta egingarrien artean onenak hautatzen dira (Hobetuz Gazte saria). Hauei Gasteiz Hobetuzeko udal aurrekontua esleitzen zaie (100.000 € ikasturte bakoitzeko) egikaritu daitezen.
Hartzaileak
14 eta 18 urte bitarteko gazteak.
Taldeka hartzen da parte: klaseko taldeak, aisialdikoak edota bestelako gazte taldeak (kirol-taldeak, jarduera artistikoekin harremandutakoak, kuadrillak...).
Eskolen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa) eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek har dezakete parte.
Antolaketa
- Lekua: gazte-talde parte hartzaile bakoitzaren araberako espazioak (eskolako gela, aisialdi taldeko egoitza edo gazte taldearen espazio naturala). Behar izatekotan, proposamenak borobiltzeko kale ekintzak egingo dira.
- Egutegia: parte hartze duen gazte talde bakoitzarekin adostu beharrekoa, urritik martxora bitartean (amaierako gala apirilean).
- Ordutegia: eskolen kasuan eskola orduen barruan. Beste taldeen kasuan eskola ordutegitik kanpo.
- Lan-saioen iraupena: 50 minutuko lan-saioak (guztira 9 saio).
- Behar materialak: ez dago beharrik
- Parte-hartzaile kopurua: eskolen kasuan gehienez ikastaldea, bestelako kasuetan 20 pertsona.
- Hizkuntza: euskara edo gaztelera.
Parte hartzeko betebeharrak
- Eskola bat bazara:
- Eman izena online (goian)
- Aisialdi taldea edo beste motatako gazte taldea bazara:
- Idatzi hiretuhiriavg@gmail.com helbidera
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak:
- Eskola edo aisialdi/gazte talde bakoitzetik lau talde onartuko dira.
- Ezingo dira bi klase talde batean batu.
- Talde parte-hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 20an baieztatuko da.
- Nahitaezkoa izango da talde bakoitzaren ardura duten irakasleak/begiraleak saioetan parte hartzea.
- Ikasturtearen hasieran eskola/aisialdi talde bakoitzaren arduradunekin informazio bilera bat egingo da. Bertan parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Ezinezkoa suertatzekotan, taldearen ardura izango duen pertsonari informazioa behar bezala helarazi beharko zaio.
- Antolakuntzak harreman zuzena izango du talde bakoitzaren arduradunarekin, komunikaziorik eraginkorrena bermatzeko.
- Behin dinamika hasita, zehaztutako egutegian aldaketarik egin behar izatekotan, 5 eguneko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dira. Horrela egin ezean saio hori galdutzat emango da.
- Hiretu Hiria saria irabazten duen taldearen eskolak edo aisialdi taldeak txangoa ahalbidetzeko konpromisoa hartuko du.
- Zehaztutako parte-hartze arauak ez betetzeak taldea programatik kanpo geratzea suposa dezake.
Baloreak
Nortasuna, parte-hartzea eta ardura.
Helburuak
- Gazteak gaituko dituen proiektu bat aurrera eramatea, gizartean pertsona aktibo eta solidario gisa txerta daitezen.
- Gazteak herritar arduratsu eta aktiboak izateko motibatzea eta heztea.
- Gazteei eta gizarteari, oro har, prozesuaren eta honen emaitzen berri ematea.
- Gehien bozkatutako egitasmoan sakontzen jarraitzea, eta ahal dela egikaritzea.
Harremanetarako
- Info +: Hiretu Hiriaren orrialde nagusia
- Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua)
Fray Zacarias, 3 - 01001 Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 16 16 16 / Luz. 6511
- E-posta: gazteria@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.