Bisita birtuala(Beste leiho batean irekiko da)
Zurez estalia, areto beroa da eta, batez ere, aurkezpenetarako prestatua. Hainbat grabazio-ganbera, mikrofonoak mahaian eta aldi bereko itzulpenerako 2 kanal ditu.
Barandiaran aretoa – Fitxa
Informazioa eskatu
Jose Miguel Barandiaran (1889 – 1991) euskal etnografo eta arkeologoa izan zen, Ataunen jaioa. Gasteizko Kontzilio-Seminarioan sartu zen eta Filosofia, Magisteritza eta Teologia ikasketak egin zituen. Bere ikasketak Sorbonan eta Parisko Institutuan handitu zituen. Euskal Herrira itzultzean apaiz ordenatu zen, euskal historiaurrea eta etnografia ikertu zituen eta, besteak beste, historiaurreko bederatzi trikuharri aurkitu zituen Aralar mendilerroan. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Frantziara erbesteratu zen eta handik bere ikerketekin jarraitu zuen. 1953an itzultzean Eusko Ikaskuntzako burua izan zen eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa sortu zuen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.