Bisita birtuala(Beste leiho batean irekiko da)
Edozein ekitaldiren idazkaritza teknikoa jartzeko leku guztiz egokia da 50 m2-ko gela hori. Argi naturala sartzen da, leihate handiak baititu, eta bideo-monitorez hornituta dago, auditorium eta aretoetako biltzarren jarraipena egiteko.
Angulema aretoa - Fitxa
Informazioa eskatu
Bere izena 1967an Gasteiz Angoulême hiri frantsesarekin senidetzeagatik jasotzen du. Lankidetza, elkar ezagutzea eta europar nortasuna sustatzea izan ziren akordio hori bultzatu zuten balioak.
50. urteurrena (2017) zela eta, bi hirietako alkateek senidetasunezko beste 25 urte sinatu zituzten.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.