Aldatu "txipa" eta bilatu hemen - Saltokien eta ostalaritza-lokalen bilatzaileak

Merkataritza- eta ostalaritza-bilatzaileak

Zenbateraino ezagutzen dituzu Gasteizko saltoki, taberna eta jatetxeak? Ba al dakizu non aurkitu bertan dituzun zerbitzu eta produktuak?

«Aldatu txipa eta bilatu hemen» lelopean, 3 bilatzaile eskainiko dizkizugu, tokiko merkataritzari eta ostalaritzari buruzko xehetasunak esploratu eta ezagutu ditzazun:

Alta emateko eta aldatzeko formularioa

Merkataritza- edo ostalaritza-negoziorik baduzu eta bilatzaileetan agertu nahi baduzu, edo jadanik agertzen bazara baina zertxobait aldatu nahi baduzu, bete ezazu eskabide-inprimakia, eta jar zaitez harremanetan gurekin.

Bete formularioa

https://www.youtube.com/watch?v=Kh-1zQQBdXs(Beste leiho batean irekiko da)

Tokikoa kontsumitu

Merkataritza eta ostalaritza funtsezko elementuak dira gure kaleak bizirik egon daitezen, hiri dinamiko eta bizi batez gozatzeko. Tokiko produktuak kontsumitzea eredu iraungarri baten alde jokatzea da, Gasteiz garatzen laguntzea da.

Horregatik guztiagatik, sortu berri ditugun bilatzaile hauen bitartez aukera eman nahi dizugu: oraindik ezagutzen ez dituzun saltokiak ezagutzeko, berehala lortu behar duzun hori salduko dizunik bilatzeko, edo janari mota jakinen bat zein aspalditik bilatu nahi zenuen giro bereziko establezimendua aurkitzeko.

Bilatzaileetan ageri diren establezimenduen laguntza izan du Gasteizko Udalak tresna digital hauek garatzeko orduan; eskerrik asko guzti-guztiei! Proiektua handitzea eta hiriko beste eremu eta establezimendu batzuetara zabaltzea nahi du Udalak.

Finatziazioa

Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (Europar Batasuna – NextGenerationEU-ren bidez). LEAP plana: Gasteizko tokiko merkataritza biziberritzea. COMBINE plana: Gune turistikoetan merkataritza suspertzea.

NextGenerationEU es

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.