2015eko ekainaren 9tik irailaren 20ra. Montehermosoko 2. solairuaren klaustroan
Gure jaiak, berta-bertakoak -San Prudentzio, Santiago, Andre Maria Zuria eta Olarizu- tradizioak gogoratu eta berritzeko hitzorduak dira eta, aintzat hartzeko moduko jai guztietan bezala, elkarrekin egoteko. Denek dituzte beren historia, bilakaera eta huts egin ezineko hitzorduak. Horiek oroitzeko, Udal Artxiboko argazki batzuk hautatu ditugu, eta José Mari Sedano kazetari zendu berriak Gasteizko tradizioez idatzi zituen artikulu ugarietatik ateratako testu batzuekin uztartu. Haren esaldiek helarazten dituzten informazioak eta emozioak Santiago Arina, ARQUÉ, Fernando Ascacíbar, José Luis Barroso eta Ceferino Yanguasen argazkien mezuak osatzen eta aberasten dituzte.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.