Banakako agiria: Agiri horrek pertsona erroldatuak kontsulta egin den egunean erroldan duen egoeraren berri ematen du. Agirian datu pertsonalak eta egun horretako helbidea agertzen dira
Bizikidetza agiria: Agiri horrek kontsulta egin den egunean helbide jakin batean erroldatuta dauden pertsona guztiek erroldan duten egoeraren berri ematen du. Agirian erroldatutako pertsona guztien datuak agertzen dira
Agiri historikoa: Agiri horrek pertsona jakin baten errolda inskripzio guztiak zehazten ditu, 1996ko maiatzean Errolda berritu zenetik orain arte. Antzinagoko datuak behar izatera, Errolda-ziurtagiri historikoa eskatu behar dai
Agiria eskatzen duen erakundeak (eta tramitera onartzen duenak) ezartzen du noiz arteko balioa duen berarentzako errolda-agiriak. Errolda Zerbitzuarentzat, aldiz, ematen den egunean baino ez du baliorik.
Zein datu jasotzen ditu bizikidetza-agiriak?
Bizikidetza-agirian (BUI) agertzen dira etxebizitza jakin baten bizi diren pertsona guztien identifikazio-datu guztiak (izen-abizenak, NANa/IFZ, jaiotze data eta erroldan alta emateko datak).
Zergatik ez du Udalak aurrerantzean familiako agiria emango, eta haren ordez bai, aldiz, bizikidetza-agiria?
2017ko azarotik aurrera Udalak ez du gehiago "Familiako agiria" deiturikoa ematen. Horren ordez, ematen du, zeinak helbide berean bizi diren pertsona guztien berri jasotzen duen, pertsona horien artean familia-harremanik egon zein ez. Udalak ezin du familiako agiririk eman, ez duelako batere daturik familiako harremanei buruz. Errolda Atalak ez du pertsona-izenak eta helbideak baino jasotzen; ondorioz, bi datu horiei buruz eman ditzake soilik agiri eta egiaztagiriak.
Etxebizitza kolektibo batean bizi banaiz, eskatu al dezaket bizikidetza-agiria?
Etxebizitza kolektiboak: hotelak, motelak, pentsioak, ikastetxe nagusi edo ikasle-egoitzak, langileentzako egoitzak, ospitaleak, adinekoentzako egoitzak, desgaitasunen bat dutenentzako eta gizarte-laguntzako erakundeak, erlijio-erakundeak eta establezimendu militarrak. Aintzat hartuta etxebizitza kolektiboen ezaugarri bereziak, ezin izango zaio Bizikidetza-agiririk eman bertan bizi denari. Pertsona horiei soilik emango ahal zaie banakako agiria edo agiri historikoa. Etxebizitza horietan izena emateko nahitaezkoa izango da beti zentroko arduradunaren baimena.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.