Gasteizko Udala eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

Guztien ongiaren ekonomia sustatzearen aldeko konpromisoa hartua du Gasteizko Udalak. Hiria eta ingurunea eraldatu eta modernizatu eta bertako bizi-kalitatea hobetzeko helburu jakinak berekin dakar gobernuan eta kudeaketan, estrategian, politiketan eta prozeduretan bere interes-taldeekiko harreman eta elkarrizketatik -beste erakunde batzuk, enpresak eta gizartea- sortzen diren gizartearen, lanaren, ingurumenaren eta giza-eskubideekiko errespetuaren alorreko kezkak borondatez integratzeko konpromiso sendoa.

Enpresen Gizarte Erantzukizuna defini daiteke, Europako Batzordearen Liburu Berdearen arabera: enpresek, beren borondatez, gizarte- eta ingurumen-kezkak kontuan hartzea beren merkataritza-eragiketetan eta beren solaskideekiko harremanetan.

Europako definizio horren arabera, EGE erantzukizunak bi esparru bereizi biltzen ditu: bata barnekoa da, eta langileei dagokie, eta bestea, berriz, kanpokoa, eta bezeroekin eta gizarte-ingurunearekin du zerikusia.

Udalak bere egiten ditu gizarte-erantzukizun korporatiboesaten zaion horren printzipioak, bere jokabideek talde horiengan eta horien ingurunean duten egungo eta etorkizuneko ondorioak aintzat harturik. Hauek dira printzipio horiek: herritarrei zerbitzu hobea ematen ahalegintzea, hornitzaileen konplizitatea, ingurumena zaintzea, eta jarduera guztietan ahalik eta gardentasunik handiena bultzatzea.

Udalaren jarduerak, gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloan

Bi alderdi barne hartzen ditu administrazio publikoen gizarte-erantzukizun korporatiboak: enpresen artean gizarte-erantzukizuna sustatzea eta administrazioen beren barruan aplikatzea. Udalak urratutako lan-ildoak eta bideratutako ekintzak biltzen dira ondoren.

Ildoak eta ekintzak

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.