Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Zabalganako parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Zabalganako parkea

Aurkezpena | Nola iritsi | Planoa eta airetiko ikuspegiak | Gomendatutako ibilbideak | Ingurunea eta paisaiak | Egokitze lanak

Zabalganeko uharte basoa

Zabalganeko uharte-basoa

Nahiz eta zaila izan imajinatzen, antzina Arabako Lautada osoan -Vitoria-Gasteizko udala kokatzen den eskualde naturala- basoak zeuden; gutxika, gizakiak ia denak bota zituen, batik bat soroak egiteko.

Horregatik baso honek balio handia du, duela mende batzuk eremu guztia estaltzen zuen bertako landaretzaren erakusgarri baita. Soroz inguratutako zuhaitz uhartetxoa dirudi. Hain gizatartuta eta ekologiaren aldetik hain sinplifikatuta dagoen ingurune horretan, babestoki garrantzitsua da basoko landaredia eta faunarentzat. Horri "uharte basoa" deitzen zaio.

Baso espezie nagusia haritz mota bat da: erkametza. Parkearen zati handi batean zuhaitz gehienek gazte itxura duten arren, toki batzuetan helduak ere badaude, tamaina handikoak. Erkametzarekin batera honako hauek ere aurki daitezke: astigarrak, elorri zuriak, ipuruak, elorri beltzak, beltxaleak eta beste zuhaixka batzuk.

Basoko faunari dagokionez, erbinudeak, erbiak, untxiak eta azeria ditugu, besteak beste. Hegazti espezie ugari ere badago: kaskabeltzak, txantxangorriak, mikak, zozoak edo hontz ertainak. Azken horiek gaueko harrapariak dira, eta batzuetan beren uluak entzun daitezke ilunabarrean.

Parkeko zuhaitz batzuetatik zintzilik habiak egiteko kutxak ikus daitezke. Ikastetxeei zuzendutako jarduera bati jarraituz eraiki eta zintzilikatu dira kutxa horiek, hegazti espezie askok bizirik irautea eta haien ugaltzea errazteko.

Gainera, zuhaitzak landatzeko "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" hezkuntza kanpainari esker, parkearen zati bat zuhaitz txikiz bete da (arteak, erkametzak, etab.). Beren xedea jatorrizko basoek hartzen zituzten lurrak zabaltzea da.

Lezeko eta Zabalganeko urmaelak

Lezeko eta Zabalganeko urmaelak

Lezeko aintzira nekazaritzarako urmaela zen lehen; Zabalganekoak, berriz, legarra ustiatzen zen eremua oneratu ondoren sortu ziren. Aintzira horiek uretako mundu ikusgarria ezagutzea ahalbidetzen dute. Hegaztietan, kopetazuriak, uroiloak eta basahateak, besteak beste, dira espezie ohikoenak. Ilunabarrean, arrunta da zikoinak edo koartzak ikustea.

Urbazterrean hazten diren ihien eta lezken artean, igelak, zapatariak, ur-armiarmak, mariorratzak eta burruntziak bizi dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: