Luis Aranburu udal musika eskolak azken kuota hobariduna ezarri du 2019-20 ikasturterako

2020ko ekainaren 23an

Osasun krisialdian emandako zerbitzua kontuan hartuta, prestakuntza online eskaini  baita, 2019-2020 ikasturteko azken kuota hau izango da, ikasgaien arabera:

  • Musika-tresna: kuotaren % 75.
  • Musikaren lengoaia: ohiko kuotaren % 60.
  • Konboak: kuotaren % 25.
  • I. maila: kuotaren % 40.
  • Harmonia: kuotaren % 60.
  • Musika-tresnak mailegatzea: kuotaren % 100.


Talde Korala eta Instrumentu-taldea
ikasgaietako ikasleek ez dute ordaindu beharko, ezinezkoa baitzen taldean entseguak egitea.

Musika-tresnaren aurrekoko ikasleei, bestetik, jaso gabeko klaseei dagokien zati proportzionala itzuliko die eskolak, edo kuota berrietan berdinduko.

Ikasgelak mailegatzeko zerbitzuari dagokionez, eskolako ikasleak ez diren erabiltzaileek ere urteko kuotaren zati proportzionala jasoko dute, edo kuota berrietan berdinduko.

Musikarako Informatikako ikasleek online modalitateari dagokion kuota ordainduko dute.

Azken kuota hori ekaineko azken astean ordaindu beharko da.

Datorren ikasturteko matrikula

Gainera, 2020-2021 ikasturterako matrikularen ordainketa irailera arte atzeratu da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: