Eguzki-eklipse osoa

  • 2026/08/12
  • 19:30 - 21:30
  • Vitoria-Gasteiz
  • Publiko guztiak

Eklipsea ikusteko lekurik onena zu zauden lekua da

Eguzki-eklipse osoa, eguraldiak laguntzen badu, Gasteizen ikusi ahal izango da. Gertaera astronomiko aparta izango da: Euskadin mende bat baino gehiago igaro ondoren ikusiko den lehen eguzki-eklipse osoa izango da.

Planifikatu eklipsea ikusteko lekua

Eklipseak irauten duen bitartean, eguzkia oso baxu egongo da mendebaldeko horizontean. Osotasuna ikusteko, komeni da mendebaldeko horizontea garbi eta oztoporik gabe duen leku bat aukeratzea.

Osotasunak minutu bat inguru iraungo duen arren, eklipsea bi orduz jarraitu ahal izango da; beraz, fenomenoa garatu bitartean, komeni da aukeratutako lekura lehenago iristea eta bertan egotea.

Behatzeko lekua aukeratu aurretik, kontsultatu Geografia Institutu Nazionaleko eklipseen bistaratzailea(Beste leiho batean irekiko da), eklipsea hainbat tokitatik nola ikusiko den jakiteko, bai eta eklipsearen ordutegiak eta ibilbidea ere.

Eklipsea behatzeko informazio praktikoa

Erabili eklipseak ikusteko betaurreko ziurtatuak
  • Ikusmena babestea ezinbestekoa da. Eguzkiaren zatiren bat ikusgai dagoen fase guztietan, ISO 12312-2 arauaren arabera ziurtatutako eklipseetarako betaurreko espezifikoak erabili behar dira.
  • Eguzkitako betaurreko arruntek, erradiografiek, kristal ilunek eta bat-bateko beste filtroek ez dute bista babesten. Era berean, ez dira eguzki-filtro espezifikorik gabeko kamerak, prismatikoak edo teleskopioak erabili behar.
  • Haurrek pertsona heldu baten begiradapean erabili behar dituzte betaurrekoak.
Saihestu alferrikako joan-etorriak

Bizi den herritik edo oporrak igarotzen ari diren tokitik eklipsea behatzea gomendatzen da, alferrikako joan-etorriak saihestuz.

Joan-etorriak egin behar badira, ibilbidea aldez aurretik planifikatzea komeni da, jende eta ibilgailu asko bil baitaiteke. Kasu horretan:

  • Hurbileko leku bat aukeratzea.
  • Garaiz iristea, auto-ilarak saihesteko.
  • Mailaka itzultzea, irteera errazteko.
  • Ez gelditu bazterbideetan, ez aparkatu larrialdi-zerbitzuen zirkulazioa edo sarbidea oztopatzen duten lekuetan.
  • Ertzaintzaren, Udaltzaingoaren eta beste agintari batzuen jarraibideei jarraitzea.
Errespetatu ingurunea

Gomendagarria da ura eramatea, eguzkitik eta berotik babestea eta esposizio luzeak saihestea.

Gainera, garrantzitsua da ingurunea eta jabetza pribatua errespetatzea:

  • Landaredi lehorraren gainean ez aparkatzea.
  • Nekazaritzako finkak edo lurrak ez inbaditzea.
  • Bideak eta sarbideak libre mantentzea.
  • Faunari eragozpenik ez eragitea.
  • Hondakin guztiak biltzea.
Informazioa zabaltzeko baliabideak

Lotutako jarduerak

Irailean, Arabako Astronomia Elkarteak hitzaldi-ziklo bat eskainiko du Atarian(Beste leiho batean irekiko da), eklipseen eta beste fenomeno astronomiko batzuen ezagutzan sakontzeko.

Ikusi jarduerak(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: