Zaramagako bizilagunek ekainaren 30era arte izango dute etxebizitzak sakonki birgaitzeko laguntza-programari atxikitzeko aukera

2023ko maiatzaren 22an argitaratua

Lehen onarpen horrek ez du eragozten azaroa baino lehen atzera egitea zigorrik gabe.

Zaramaga auzoko bizilagunek ekainaren 30era arteko epea izango dute etxebizitzen birgaitze energetikorako eta irisgarritasunerako laguntza-programari atxikitzeko, auzoa biziberritzeko programaren barruan.

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 30a ezarri zuen gehienezko epetzat, baina, azkenean, hilabete luzatu da auzo-erkidegoek eta interesdunek bat egin ahal izateko epea. Lehen onarpen horrek ez dakar inolako aurrerapen ekonomikorik, baina ez du eragozten zigorrik gabe atzera egitea.

Atxikimendua formalizatu ahal izateko, Udalak dokumentu tipo bat emango du gaurtik aurrera, auzoan berariaz irekita dagoen herritarren informazio bulegoan eskuragarri dagoena, bizilagunei arreta emateko biziberritze prozesu osoan.

Gainera, aste honetan bertan laguntzak arautuko dituen deialdiaren oinarriak onartzea espero da, eta ekainean bertan azalduko zaie bizilagun-erkidegoei zer ekarriko duen eraberritzeak, eraikinaren tipologia bakoitzaren arabera, tamaina horretako proiektu baten onurak eta inplikazioak ezagutu ahal izateko beharrezkoak diren beste xehetasun batzuen artean.