BIZANen urtero antolatzen dituzte hainbat erakusketa. Erakutsitako lan asko lantegien eta ikastaroen emaitza dira, hau da, argazkigintza, pintura, egur-lanak... Gertu dauden erakundeekin ere lan egiten dugu elkarrekin erakusketak sortzeko eta haien lana ezagutarazteko.
Argitaratutako lanen eredu bat ikusi nahi baduzu erakusketen txostena eta argazki galeriak begiratu ditzakezu.
Bilduma hauek guztiak maileguan ematen dira baldintzak betez gero. Eskakizuna egin behar da.
Bestalde, BIZANeko zentroek eskuragarri dituzte haien erakusguneak haien lanak ezagutaraztea eta erakustea nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat eta pertsonentzat. Doako mailegu hau lortzeko baldintzak bete behar dira eta eskakizuna egin behar da.
Bilatu itzazu agendan, hilabete honetan zentroetan gozatu ditzakezun erakusketak!
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.