Andre Maria Zuriaren 2020ko jaiak - Kontzertuen aurrerapena

Foru Plazan kontzertuak

Talco, abuztuak 4

https://www.youtube.com/watch?v=sMU6hpsdM_g(Beste leiho batean irekiko da)

Talco taldeak inauguratuko du Foru plazako agertokia, abuztuaren 4an, asteartez. Talde jatorriz italiarra da, Venezian sortua, ska estiloan puntan dagoena Europan. Soinu sendo eta irmoa dute, eta  haize-instrumentuen presentzia handia dutelarik, zirkoko musika eta Italiako folka gogoratzen dute.

La oreja de Van Gogh, abuztuak 5

https://www.youtube.com/watch?v=e3y7JfD_H1A(Beste leiho batean irekiko da)

Abuztuaren 5ean, asteazkenean, eta Andre Maria Zuriaren jaietako egun handiarekin bat, La Oreja de Van Gogh donostiar taldearen txanda izango da, zeinak mundu zabalean 8 milioi diskotik gora saldu baitu. Besteak beste Grammy latino eta MTV Europa sariak irabazi ostean, taldeak zortzigarren diskoa grabatu du, eta udaberrian kaleratzea espero du.

Los Rebeldes, abuztuak 6

https://www.youtube.com/watch?v=N8cPxy95sFQ(Beste leiho batean irekiko da)

Ostegunean, abuztuaren 6an, banda mitiko bat arituko da, Los Rebeldes alegia. Carlos Segarrak eta taldekideek beren ohiko rockabilly energiaz betea joko dute, eta dantzan jarriko du jai gogoz joandako jendea. 2019an Corazón de rock & roll diskoa estreinatu zuten, hasi zirenetik joan diren lau hamarkadak ospatzeko asmoz arrakasta handienen bilduma.

Su Ta Gar, abuztuak 7

https://www.youtube.com/watch?v=M-P6UK2Ujq8(Beste leiho batean irekiko da)

Abuztuaren 7an, ostiralez, Su ta Gar eibartarrak izango dira oholtza gainean, euskaraz egindako heavy metal musikaren aitzindariak. Dagoeneko 11 disko eta 1.000 kontzertutik gora bildu dituztelarik, joan den neguan 30. urteurrena ospatzeko bira egin zuten, eta sarrera guztiak saldu zituzten jo zuten areto guztietan.

Belako, abuztuak 8

https://www.youtube.com/watch?v=yRlpRM9MRZk(Beste leiho batean irekiko da)

Foru plazako programa abuztuaren 8an amaituko da, larunbatean, eta talde alternatiboen artean berezienetako bat den Belako arduratuko da horretaz. Inspirazioa 80ko new wave hartan hartuta, Mungiakoa kritika zein publikoa txunditu du euskaraz baina, batez ere, ingelesez abestutako beren post-punk abestiekin.

Aihotz plazan kontzertuak

Xabi Solano, abuztuak 5

Xabi Solano izango da bertan lehena, abuztuaren 5ean, beti alboan duen trikitixak lagunduta. Esne Beltza taldearen sortzaile izandakoa bakarkako bere proiektu berriarekin etorriko zaigu, zeinaren barruan Bi izeneko disko argitaratu berri duen, pieza berrien eta euskal musikaren klasikoen bertsioak, kolaborazio interesgarriak tarteko.

Revolta Permanent, abuztuak 6

Abuztuaren 6an, ostegunez, Revolta Permanent izango da Aihotz plazan. Barakaldo taldeak asmatu egin du euskarazko rapa musika elektronikoarekin eta rock industrialarekin uztartzen, hartara estilo berezi eta nahastezina lortu duelarik. Gasteizen bere azken diskoa aurkeztuko du, Lobotomiak izenekoa, iazko urte amaieran kaleratua.

Amak, abuztuak 7

Eta musika sendo eta bizkor batetik, proiektu dotore batera, hain zuzen ere Amak taldeak plazaratzen duena. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n ezten) eta Kristina Solano (M-n ezten) batu dira bertan, eta trikitrixa, pandero eta ahots arteko hamaika konbinazio sortu dituzte. Ostiralean izango da, abuztuaren 7an.

Skakeitan, abuztuak 8

Programazioaren urrezko amaiera Skaiketan donostiar taldearen eskutik etorriko da. 2008an hasi zuen ibilbidea, euskal rock erradikalaren sena ska, punk, reggae eta hip hop estiloak uztartuz. Zortzi musikari taula gainean, ikuskizun benetan bizkorra.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: