Jantoki ekologikoak Vitoria-Gasteizko Udal Haur Eskolen sarean

Vitoria-Gasteizko Udal Haur Eskoletan jantoki zerbitzu eskeintzen da, jantokian sukaldeetako udal langileek prestatzen dute eguneroko menua, eskoletako sukaldeetan bertan. Umeei eskolako hezitzaileek ematen diete bazkaltzen.

Gaur egun elikadurarekin zerikusia duten arazoak pairatzen ari gara. Azukre eta proteinen gehiegizko kontsumoa, eta barazki, fruta eta zereal integral gutxiegi jatea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, arazo honekin kezkatuta, Udal Haur Eskoletan umeei ematen zaien menua berrikustea erabaki zuen.

Menu osasungarria esquíen nahi dugu. Menu hau kalitatezko produktuekin egingo da, elikagai ekologikoak, freskoak, garaikoak eta jasangarriekin.

Helburua da umeek janariarekiko harreman egokia eraikitzea, elikadura osasungarria eta anitza eskeiniz, umeek aukera izango dute elikagai nutritiboak eta ingurugiroarekiko errespetuzkoak dastatzeko, epe luzean ume hauek dieta zuzena izan dezaten.

Menu berriak (bat hotzeko hilabeteetarako, eta beste bat beroaldiko hilabeteetarako), nutrizioa eta dietetika arloetako aholku zientifikoetan oinarrituta daude, eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren lankidetzari esker egin ahal izan genituen.

https://www.youtube.com/watch?v=autN4PvZoYk(Beste leiho batean irekiko da)

Elikagai freskoak, ekologikoak, eta garaikoak oinarri hartuta, egunero hamaiketakoa, eta Udal Haur Eskoletan bertan prestatzen den menua eskeintzen da. Hauek dira osagarriak:

Hamaiketakoa

Urte-sasoiko fruta-aukera.

Bazkaria

Bazkarian, barazkiak (egunero 125 gr garaiko barazki, kolore, testura eta zapore ezberdinetakoak), karbohidratoak (osoko zerealak, artatxikia, artobeltza eta patata adibidez) eta animali eta landare- jatorriko proteina (oilaskoa, txahala, arrain freskoa, arrautz freskoa, txitxirioak, dilistak eta babarrunak). Orain arte ematen zen menuarekin alderatuta barazki, fruta eta zereal kantitatea igo egin da, eta animali-jatorriko proteina kopurua, berriz, jeitsi. Menuak egiteko, oliba-olio birjina estra baino ez da erabiltzen.

Jantoki ekologikoen proiektua era egokian martxan jartzeko formazioa eskaini da, bai sukaldeetako langileei, bai eskoletako zuzendari eta hezitzaileei. Udal Haur Eskoletan haurrak dituzten familientzako ere, bi hitzaldi antolatu ziren, menu berrien inguruko informazioa emateko, eta haien zalantzak argitzeko.

Azkenik, dieta berezia behar duten haurren beharrak artatu ahal izateko ere, oinarrizko menuari aldaketak egin ahal zaizkio.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.