Jundiz inguruan parke handi bat sortzeko lanen hirugarren faseari ekingo zaio udan

2020ko martxoaren 13an

Parke proiektua Jundizen

Mendebaldea proiektua atalka ari da gauzatzen 2016tik, eta bere xedea da Jundizko industrialdearen inguruko korridore berde bat sortzea. 2020ko udan hirugarren faseari ekingo zaio, Ariñiz inguruen ingurumen leheneratzea izenburuarekin. Lanen artean egongo dira paisaia egokitzeko ekintzak, airearen kalitatea hobetzekoak eta lurzorua fitoerremediazio bidez (landareen bidez) deskutsatzekoak. Aurrekontu osoa 298.000 eurokoa da, eta horietatik Eusko Jaurlaritzak 80.000 ordainduko ditu eta Urban Klima europar proiektuak beste 80.000 euro.

Aurreko faseetan Lermanda inguruetan eta Mendigurentxon egin ziren lanak. Paisaia hobetzeko lanak egin ziren, soinua murriztekoak, ibaiertzeko landaredia eta zuhaitzak landatu ziren eta anfibioentzako urmaelak sortu ziren, besteak beste.

Hirugarren fasea amaitu ondoren, A-1 autobidearen eta Jundiko industrialdearen artean dauden lursailak korridore natural bihurtuko dira eta Eraztun Berdea osatzen lagunduko dute. Ingurumen aldetik garrantzitsua den elementua izango dira horrela, eta beste hainbat osagaien artean, parke berri bat ere izango du Ariñiz inguruetan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Comienza la tercera fase del proyecto de creación de un gran parque en Jundiz

Una noticia estupenda pero la carretera que hay la tendrían que cerrar ya que los camiones (tienen prohibido por una señal pasar pero se lo pasan por donde sabemos) llevan basura a la planta de reciclaje que hay.La utilizan todos los días con lo que tiran basura plásticos aparte de la gente sin amor por la naturaleza que paran cada poco para tirar escombro de obras y hasta sofás con lo que nos lleva a pagar por ir a recogerlo

jmp Normal 2020/03/29 21:15:35