Lantegia: Erleen munduan sartzeko lantegia (BERTAN BEHERA UTZITA)

Noiz
Eguna: 2020/09/06, hasiera ordua: 11:30, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Lantegietan praktika eta dibulgazioa uztartuko dira, partaideak erleen mundura hurbilarazteko asmoz.

Hasteko, kontzeptu orokor batzuk azalduko dira, labur, erleen mundua eta ekosisteman duten garrantzia hobeto ulertzeko. Gero, partaideek eztiak dastatuko dituzte eta bakoitzaren ezaugarriak azalduko zaizkie. Bertoko eta kalitatezko eztien balioa azpimarratuko da. Amaitzeko, dibulgaziorako erlauntzetara joko dute, erleen bizimodua zuzenean ezagutu ahal izateko; hau da, gizarte mailan nola antolatzen diren eta beren jarduera nola garatzen duten ikusteko; jakina, beharrezko babes-jantziak soinean dituztela.

Lekua: Urarteko baratzeak, Abetxukun

Data: irailaren 6a, igandea

Ordutegia: 11:30-14:00

Norentzat: 8 urtetik gorakoak, haurrak lagunduta

Izena ematea (martxoaren 26tik aurrera): udal webgunean

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: