Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen koordinatzaile bihurtu da (HHES)

2020ko martxoaren 13an

Horrela, Vitoria-Gasteizko Udalak, hezkuntza-arloan egiten duen lanaren onespena jaso du, eta Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea koordinatzeko ardura eman zaio 2020-2022 aldirako.

Imágen catorce encuentro de Sevilla

Martxoaren 11n, 12an eta 13an Sevillan egin den Hiri Hezitzaileen Sarearen Estatuko XIV. topaketaren esparruan, Udalak bere hautagaitza aurkeztu du hurrengo bi urteetarako lana zuzentzeko eta koordinatzeko. Topaketa honen barruan, bertaratutakoen batzarrak Vitoria-Gasteizko Udalaren hautagaitzaren alde egitea erabaki du, hiri horren ibilbidea, nolabait, saritzeko; izan ere, hezkuntza-arloan erreferente handia da estatu mailan.

https://www.youtube.com/watch?v=C53SuHPpHoQ(Beste leiho batean irekiko da)
Udal Hezkuntza Zerbitzuak, 2007az geroztik, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea zeharkako lantalde teknikoa koordinatzen du. Lantalde horretan, 18 udal-zerbitzutako 40 pertsonak baino gehiagok hartzen dute parte. Talde honen lana bideratzen da, besteak beste ,udaleko hezkuntza-ekintza koordinatzera eta ekitate, inklusibotasun, konpentsazio edo jasangarritasun helburuen zerbitzura jarduteko irizpideak ezartzera.

Horrez gain, Vitoria-Gasteizek “Udalok zer egiten dugu berdintasunik eza konpentsatzeko(Beste leiho batean irekiko da)“ sare tematikoaren sortzailea eta koordinatzailea izan zen 2016-2018 aldian. Sare horretan, Espainiako geografia osoko 21 udalek parte hartu zuten, eta, 2018-2020 aldian, "Eskola-segregazioa eta Hiri hezitzailea(Beste leiho batean irekiko da)" sare tematikoarena burutu zen, bertan 25 udalek hartu dute parte.

https://www.youtube.com/watch?v=xWfkhj_WI94(Beste leiho batean irekiko da)
Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea koordinatzeak, besteak beste, zeregin hauek ditu:

  • Sevillako XIV. Topaketaren eta etorkizuneko XV. Topaketaren arteko aldiaren jarduera eta funtzionamendua gidatzea eta koordinatzea, Sarea zabaltzen eta finkatzen laguntzeko.
  • Hurrengo Batzar Nagusietarako deia egitea 2020-2022 aldian, eta dagozkion idazkaritza-lanak egitea.
  • 2020-2022 aldiaren Batzar Nagusiak eta Jarraipen Batzordearen lan-saioak hartzea
  • AICE (Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea) erakundearen Batzorde Betearazleari HEESren funtzionamenduaren eta jardueren berri ematea.
  • HEESri ordezkatzea, hala eskatzen zaionean.
  • Gaikako sareen jarduera bultzatzea eta jarraipena egitea
  • XV. Topaketa, antolatzea, 2022an egingo dena
  • Udal sail eta zerbitzu desberdinak inplikatzea Hiri Hezitzailea eraikitzen, eta, batez ere, 2020-2022 aldiaren berezko zereginak garatzea.
  • Jarduerak egitea hirian, Hiri Hezitzaileen Gutunaren eta HHESaren lan-helburuen berri emateko.
  • Jarduerak garatzea Gasteizen, hiri hezitzailea eraikitzeko hiriko hezkuntza- eta gizarte-eragileen laguntzarekin.

Azken batean, izendapen honekin, Gasteizko Udalak lanean jarraitzeko konpromisoa berritzen du, gizarte-aurrerapenaren zerbitzura dauden udal-hezkuntza-politikak sustatu nahi dituen Hiri Hezitzailearen eredua partekatuz.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.