Etxeko animalien jabeentzako gomendioak COVID-19ren alarma-egoeraren aurrean

Arduratsuak izan gaitezen eta ez ditzagun abandonatu

Nola funtzionatuko du Animalien Babeserako Zentroak?

Alarma egoerak irauten duen bitartean zentroko oinarrizko zerbitzuak mantenduko dira animalien zaintza eta ongizaterako. Bestalde, bisitak eta adopzioak bertan behera geratuko dira eta larrialdiei Udaltzaingoaren bidez soilik emango zaie erantzuna. Edozein kontsultatarako posta elektroniko bat jarri da (cpa@vitoria-diziiz.org).

Gure animaliek transmiti al dezakete COVID-19 koronabirusa?

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, gaur arte ez dago frogarik etxeko animaliek (txakurrek edo katuek, esaterako) Covid-19a transmititu dezaketenik, ezta hori paraituko dutenik ere.

Higienea dela eta, gure maskotak ukitu ondoren eskuak urez eta xaboiz kontu handiz garbitzea eta begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea gomendatzen da.

Zer egin daiteke maskotekin jabeak Covid-19a badauka?

Animaliaren zaintza beste pertsona baten esku uztea gomendatzen da.

Maskotak erabiltzen dituen ohiko tresnak zaintzaileari ez uztea, eta ezin bada tresna berririk lortu, ohikoak desinfektatu beharko dira.

Animalia urarekin eta xaboiarekin bainatu.

Zein neurri hartu behar dituzte positibo eman duten eta animalia etxean mantendu behar duten pertsonek?

 Albaitaritza-klinikara joan aurretik, deitu eta nola jokatu behar den galdetu. Albaitaritza klinikak osasun zentroak dira, eta irekita egongo dira.

Animalia beste pertsona batekin utzi ezin bada, higiene-neurriak zorroztu behar dira, hala nola eskuak garbitzea, maskara erabiltzea animaliaren aurrean eta, ahal den neurrian, animaliarekin kontaktua mugatzea.

Txakurrarekin atera al daiteke kalera?

Gure txakurra paseatzea beharrezkoa da bere ongizaterako.

Etxebizitzaren inguruan paseatu daiteke beharrezkoa den denboraz, betiere higiene-arauak errespetatuz: ur-botila detergentea gernua garbitzeko eta gorozkietarako poltsak eramatea.

Lotuta eraman behar dira uneoro

Animaliak paseatzean, saihestu egin behar da taldeak osatzea maskoten jabe diren beste pertsona batzuekin, eta beti segurtasun-tartea mantendu behar da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: