2026ko uztailaren 6an argitaratua
Landatxoko Gizarte Etxearen 40. urteurrena dela-eta, "Alde Zaharra, gure argazkietan / El Casco Viejo en nuestras fotografías" ekimena jarri da martxan. Ekimen horrek Alde Zaharrarekin loturaren bat edo beste duten pertsonak gonbidatzen ditu argazki esanguratsu baten atzean dagoen historia partekatzera.
Helburua auzoaren aberastasuna eta aniztasuna islatzen duten bizipenak jasotzea da, Alde Zaharrarekin lotura duten adin, ibilbide eta jatorri ezberdinetako pertsonen esperientzien bidez.
Argazkiek ez dute zertan zaharrak izan. Duela urte askotakoak edo duela egun gutxi batzuetakoak izan daitezke. Garrantzitsuena atzeko historia da: familiako pasadizo bat, ospakizun bat, denda bat, kale bat, topaketa bat edo auzoko aldaketa bat. Azken finean, Alde Zaharreko historia partekatua osatzen duten eguneroko istorio txiki horiek.
Testigantza horiek jasotzeko, bost topaketa-saio antolatu dira, irailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eta urriaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, Landatxon.
Interesa duten pertsonek saio batean edo batzuetan parte hartu ahal izango dute, argazki baten historia partekatuz edo entzule gisa bertaratuz, betiere edukierak horretarako aukera ematen badu.
Topaketetan zehar testigantzak grabatuko dira esperientzia mosaiko hau bilduko duen ikus-entzunezko pieza bat sortzeko eta Alde Zaharreko historia partekatuari historia pertsonalek nola ematen dioten erakusteko.
Izena emateko, 945 161 418 edo 945 161 420 telefono-zenbakietara dei daiteke, edo bizan.landazuri.animacion@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora idatzi.
Argazki bakoitzak begirada berezia ematen du. Elkarrekin Alde Zaharreko historia kontatzen laguntzen dute.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.