Arraza-bereizkeriarekin amaitzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Zurrumurruen aurkako bertso-saioaren bideoa argitaratu da

2020ko martxoaren 23an

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirrek parte hartu zuten Zurrumurruen aurkako bertso-saioan.

‘Zurrumurruek pertsona ardi bihurtzen dute… eta gizartea, artalde’ Amets Arzallusen bertso hau aukeratu dute Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak egin duten bideoaren izenburutzat. Ekimena martxoaren 21a, Arraza-bereizkeriarekin amaitzeko Nazioarteko Eguna gogorarazteko egin da.

2018ko abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna zela-eta, ospatu zen zurrumurruen aurkako bertso-saioaren une esanguratsuen bilduma da. Bertan, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre bertsolariek parte hartu zuten eta 500 lagunetik gora bertaratu ziren.

'Begiak itxi behar ditugu, eta begiradak zabaldu' da Maialen Lujanbioren bertsoa, ixteko balio duena, eta, era berean, Zurrumurruen aurkako Estrategiaren espiritua primeran definitzen duen mezua.

Bertso saioaren ospakizuna eta bideoaren lanketa eta zabalkundea Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barruan kokatzen dira. Estrategia horren helburua pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea da, ekintza berritzaile eta parte-hartzaileen bidez.

Bertso-saioa bi formatutan ikus daiteke:

Bertsio osoa – Iraupena: 1 ordu eta 35 minutu:

https://www.youtube.com/watch?v=42YvvjzjsYQ(Beste leiho batean irekiko da)


Une esanguratsuen hautaketa– 4:59 minutu:

https://www.youtube.com/watch?v=JrySM3jI5M4(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: