Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.
Ehari-Gobeuko industrialdeak 215 ha ditu, gutxi gorabehera. Altaren dataren araberako jarduera-banaketa kontuan hartuz, industrialde finkatuenetako bat da, Gamarra eta Betoñurekin batera, eta hirian industria-ekoizpenean diharduten enpresen ehuneko handiena bertan dago.
Ehari eta Gobeu herrien artean dago, Gasteiz hiriaren ipar-mendebaldean. Iparraldetik sartzeko, A-1etik Zadorra hiribidera jo behar da, Forondako atean barrena; hegoaldetik, Oto hiribidean barrena sartzen da. Kokapena eta bertara iristeko jarraibideak(Beste leiho batean irekiko da)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Ehari-Gobeuk ia 300 enpresa hartzen ditu, eta horien artean Mercedes-Benz (ibilgailuak) Uribesalgo (fundiziorako tresnak) eta Burdinberri (goi mailako mekanizatua) nabarmentzen dira.
Ehari-Gobeuko enpresen artean hauek nabarmentzen dira ingurumen konpromisoagatik:
Datu hauek islatzen dituzte Ehari-Gobeuko industrialdean dauden enpresa eta langile motak, baita jardueren aniztasuna ere.
Azken eguneratze-data: 2024ko urtarrila.
Gasteizko Udaleko Industria Enpresen Zerbitzuak Gasteizko industrialdeetan jarduerarik gabeko lursail eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.