Haurrentzako jarduera-programa bat eskaintzen dute gizarte-etxeek, etxetik aritzeko

2020ko martxoaren 24an

Blog bat sortu dute ludoteka, ludoklub eta elkartze-aretoen udal sareko langileek; eskulanak, sukaldaritza, jolasak eta ipuin-kontalariak eskainiko ditu, besteak beste.

Egungo egoerara moldatu da gizarte-etxeen sarearen eskaintza. Gizarte-etxeak itxita badaude ere —jendea kutsa ez dadin—, horietara joan ohi direnengandik gertu egotea erabaki dute ludoteka, ludoklub eta elkartze-aretoetako langileek. Haurrek, etxean egonik ere, modu birtualean parte ahal izango dute, senideekin batera, gizarte-etxeek etxetik aritzeko prestatu duten jarduera-programan.

Familiengana iristeko, blog“Kirikaren txokoa”(Beste leiho batean irekiko da) berri bat sortu da, , haurrek gizarte-etxeetako espazio ludikoekin lotzen duten maskota erreferentziatzat hartuta. Bertan, baita ludoteken ohiko Facebookeko orrian(Beste leiho batean irekiko da) ere, adin guztietakoentzako jarduerak aurki daitezke, eta bereziki haurrei zuzenduak. Eskulanak, sukaldaritza, familiarentzako jolasak eta ipuin-kontalariak, besteak beste. Egunez egun joango da handitzen blogean jarduera-eskaintza, osasun-alertaren egoerak iraun bitartean, hau da, ludoteka, ludoklub eta elkartze-aretoak berriro irekitzen ez diren bitartean.

“Gasteizko familiekin egoten jarraitu nahi du gizarte-etxeen udal sareak, etxean geratu beharra egokitu den sasoi honetan. Ekimen horrekin, ludoteka, ludoklub eta elkartze-aretoetako langileak programazio dibertigarria eta hezitzailea eskaintzen saiatuko dira”, azaldu du gizarte-etxeen zinegotzi Borja Rodríguezek.

BLOGA: https://kirikarentxokoa.wixsite.com/kirikarentxokoa

FACEBOOK: www.facebook.com/ludovitoriagasteiz/

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: