Alarma-egoera: hipotekei buruzko informazio interesgarria

2020ko martxoaren 24an

COVID-19ren eragin ekonomikoari eta sozialari aurre egiteko aparteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-Dekretuak(Beste leiho batean irekiko da) ohiko-etxebizitza erosteko hipoteka-zorraren luzamendua bideratzeko neurriak ezarri dira, COVID-19ren krisiak eragin dituen aparteko inguruabarren ondorioz hori ordaintzeko arazoak dituztenei.

Luzamendu hori higiezinen hipotekarekin bermatutako mailegu-kontratuei edo kredituei aplikatuko zaie, baldin eta zorduna kalteberatasun-egoeran badago eta Dekretua indarrean jartzen den egunean (2020ko martxoaren 18a) kontratua indarrean badago.

Erantsitako dokumentuan, egoera ekonomiko ahulean dagoen zorduntzat jotzeko baldintzak azaltzen dira, bai eta epeak eta beste berezitasun batzuk ere.

Hipoteka-zorraren luzamenduari buruzko informazioa (pdf)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: