Industrialdeak - Arriaga

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157715080777613(Beste leiho batean irekiko da)

Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.

Arriagako industrialdeak 117 hektareako azalera du, gutxi gorabehera. Industria eta merkataritza izaera nabarmena du, eta iparraldean jarduerak ezartzeko industria-lur ugari du.

Nola heldu Arriagako industrialdeara?

Arriagako industrialdeak sarbide hauek ditu: Gasteizko ipar-ekialdetik, A-1 autobiarekin lotzen duen komunikazio-lotune baten bidez, Gamarran barrena; ipar-mendebaldetik, Lakua auzoan barrena; hegoaldetik, Kantabrikoaren hiribidetik (hiriaren barnealdetik). Kokapena eta bertara iristeko jarraibideak(Beste leiho batean irekiko da)

Enpresak

Industrialde horretako enpresa nabarmengarrienak dira Michelin —pneumatikoen fabrikazioa, 3.000 langiletik gora—, Lascaray —produktu kosmetiko eta oleokimikoak— eta Metalúrgica Cerrajera de Mondragón— sarreren segurtasun-elementuen, sarrailen eta automatismoen diseinua, ekoizpena eta merkaturatzea—.

Ekonomia berdea

Arriagako enpresen artean hauek nabarmentzen dira ingurumen konpromisoagatik:

Itun Berdeari atxikitako enpresak: Michelin enpresa duela urte batzuk sartu zen Itun Berdearen Komunitatean, eta bitan saritu dute ingurumenaren arloko jardunbide onengatik.

Enpresa mota

Datu hauek islatzen dituzte Arriagako industrialdean dauden enpresa eta langile motak, baita jardueren aniztasuna ere.

Enpresa eta langileen ehunekoen banaketa enpresaren tamainaren arabera
Enpresaren tamaina enpresa % langile %
Mikroenpresa (< 10 langile) 60% 5%
Enpresa txikia (10 - 50 langile) 29% 13%
Enpresa ertaina (51 - 250 langile) 7% 11%
Enpresa handia (251 -1000 langile) 3% 25%
Makroenpresa (> 1000 langile) 1% 46%
Enpresen ehunekoa jardueraren arabera
Jarduera %
Industria-ekoizpena 40%
Merkataritza-jarduerak 19%
Eraikuntza 18%
Lantegi eta kontzesionarioak 10%
Garraioa 5%
Zerbitzu pertsonalak (hezkuntza, osasuna, saneamendua, kultura...) 4%
Bestelako jarduera eta zerbitzuak 3%
Hondakinen kudeaketa, energia eta ura 1%
Ostalaritza 1%

Okupazioa

  • Azalera, guztira: 117 ha.
  • Jarduerarik ez duten lursailak: 12 ha (2,1 ha orubeak dira).

Azken eguneratze-data: 2024ko urtarrila.

Lursailak eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua

Gasteizko Udaleko Industria Enpresen Zerbitzuak Gasteizko industrialdeetan jarduerarik gabeko lursail eta pabilioiak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.