2023ko Off Lokal deialdiaren emaitzak

2023ko ekainaren 2an argitaratua

Gasteizko Antzokien Udal Sareak ebatzi du 2023ko Off Lokal deialdian aurkeztutako proposamen eszenikoen esleipena.

Guztira 6 proposamen jaso dira eta horietatik honako hauek aukeratu dira:

  • Kuku Bazar eta Pez de Mar obra.
  • La Claqueta eta El Misterio de la Bota Cocida obra.
  • Aritz López (Larrua) eta Shot The Targert obra.
  • Ékoma eta Un Peu Mélancolie obra.

Proiektuak aukeratzeko ebaluazio-irizpideak ondokoak izan dira:

  • Ekoizpen proiektuaren balorazio artistikoa.
  • Ekoizpen proiektuaren interesa.
  • Proiektuaren bideragarritasuna.
  • Eskaera egin duen pertsona edo erakundearen ibilbidearen balorazioa.
  • Berrikuntza.
  • Euskararen erabilpena.
  • Emakumearen parte-hartzea eta genero-ikuspegiaren integrazioa.

Aukeratutako proiektu bakoitzak 3.500 € jasoko du, BEZa barne.

Edizio honetan lanak taularatzeko tokia Gasteizko hirigune historikoa izango da. Laguntzaren esleipendun diren konpainiek proposatuko dituzte espazio eszenikoak.

archivo pdf Resolución Off Local 2023

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.