Fatxada berdea
Fatxada osoa estaltzen duen lorategi bertikala da, zalantzarik gabe, Jauregiaren alderdirik deigarriena. Arabako eta Euskal Herriko 33.000 landare baino gehiago erabili dira hura eratzeko. Eraikinaren leihate handiak, berriz, landare igokariek estaltzen dituzte. Neguan, eguzki-argia pasatzen uzten dute landareek; udan, berriz, eguzkitik babesten dute eraikina.
Abantaila ugari ditu landare-estaldura horrek: areagotu egiten ditu isolamendu akustikoa eta termikoa, eta luzatu egiten du eraikinaren bizitza erabilgarria (hirukoiztu egin da fatxadaren isolamendu-maila). Horrez gain, airearen kalitatea arazten laguntzen du fatxada berdeak, murriztu egiten du kutsadura atmosferikoa, eta moteldu berokuntza globala. Azkenik, nabarmen hobetzen du eremu publiko horren irudia, eta berezi eta erakargarri bihurtzen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.