Udal aurrekontuak - 2020ko aurrekontuen zifra nagusiak
Hasierako onespena eman zien Gasteizko udalbatzak, 2019ko abenduaren 20an egindako aparteko osoko bilkuran, ekitaldi horretako udal aurrekontu orokorrei, eta argitara eman zitezela agindu zuen, Arabako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko otsailaren 9ko 26/2004 Foru Arauaren 15. artikuluan araututakoaren ildotik. Hasierako onespena emateko erabakiaren kontrako alegazioak aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira Gasteizko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak, zeinen kopurua, guztira, 460.444.473,59 eurokoa baita gastuen egoeran, eta 461.272.777,27 eurokoa diru-sarreren egoeran, ALHAOren argitalpenean (12. zk., 2020ko urtarrilaren 31koa) jasotzen den bezala.
Aurrekontu orokor horietan, Gasteizko Udalaren aurrekontua eta haren menpeko erakunde autonomo (hain zuzen, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Luis Aranburu Udal Musika Eskola eta Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa) eta sozietate publikoenak (Gasteizko Udal Urak SA, 21 Zabalgunea SA Hirigintza Elkartea, Gasteizko Hiri Garraioak SA eta Gasteizko Industri Lurra SA, azken hori Udalak bertan duen partaidetza-ehunekoaren arabera) sartzen dira.
Toki-erakundea
Udalaren beraren aurrekontuari dagokionez, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorren xehetasunak hauek dira: hasiera bateko zenbatekoa 393.128.243,73 eurokoa delarik gastuen aurrekontuan, eta 393.956.547,41 eurokoa diru-sarreren aurrekontuan.
Gastuen kasuan, honela zatitzen da kopuru hori, sailkapen ekonomikoaren arabera.
Kapituluak | Euroak |
---|---|
1. kapitulua: Pertsonala | 153.843.988,00 |
2. kapitulua: Ondasun eta zerbitzuak erostea | 152.579.898,13 |
3. kapitulua: Finantza-gastuak | 1.228.500,00 |
4. kapitulua: Ohiko transferentziak | 42.760.935,35 |
5. kapitulua: Ondare-gastuak | 208.393,66 |
6. kapitulua: Inbertsio-errealak | 24.818.569,91 |
7. kapitulua: Kapital-transferentziak | 6.684.808,68 |
8. kapitulua: Finantza-aktiboak | 52.600,00 |
9. kapitulua: Finantza-pasiboak | 10.950.550,00 |
Gastuak, guztira | 393.128.243,73 |
Diru-sarreren egoerari dagokionez, zenbatekoa 393.956.547,41 eurokoa da, honela banatuta.
Kapitulua | Euroak |
---|---|
1.- Zuzeneko zergak | 92.430.405,70 |
2.- Zeharkako zergak | 8.182.111,00 |
3.- Tasak eta bestelako diru-sarrerak | 61.603.699,98 |
4.- Ohiko transferentziak | 205.093.700,21 |
5.- Ondare-gastuak | 1.280.000,00 |
6.- Inbertsioak besterentzea | 6.955.226,94 |
7.- Kapital-transferentziak | 7.661.403,58 |
8.- Finantza-aktiboak | 0,00 |
9.- Finantza-pasiboak | 10.750.000,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 393.956.547,41 |
Aurrekontu Orokorrak osatzen dituzten dokumentu guztiak (Erakunde Autonomoak eta Udal Sozietate Anonimoak barne) pdf eta xls formatuan kontsulta daitezke, 2020ko Udal Aurrekontuei dagokien atalean.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.