Jabetze Feministarako Eskola
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren XIII. Edizioak, "Badakizu zein den zure lekua’ lelopean, askotariko jarduerak eskaintzen ditu (hitzaldiak, arte eszenikoak, literatura, zinema eta musika), heteropatriarkatuaren kontra konspiratzen jarrai dezagun, elkartu gaitezen eta hausnartu zein eztabaidatu dezagun.
2023-2024 programazioa
Udalerriko kolektiboen, Etxeguneko parte-hartzaileen, erakunde laguntzaileen eta udal-zerbitzuen proposamenak biltzen dituen askotariko egitaraua, geure tokia eraikitzeko alternatibak eskaintzen jarraitu nahi dugulako.
Eskolaren inaugurazio ekitaldia irailaren 21ean izango da.
Maiatzaren amaiera ekitaldia ospatuko da.
Eskolaren 2023-2024 ikasturterako programazioari buruzko informazio guztia biltzen duen informazio-liburuxka deskarga dezakezu (pdf).
Online liburutegia
Eskolaren edukiak denei hurbiltzeko, Online liburutegia izeneko atal bat duzu web orrialdean.
Atal horretan dituzu erabilgarri Eskolak 2013ko irailetik aurrera eskainitako hitzaldi guztien grabazioak (Herri Handi zikloko hitzaldiak barne), baita Eskolaren jardueren inguruko dokumentazio gehigarria ere, eta aurreko ikasturteen oroit-idazkiak eta programazioak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.