Datu pertsonalen babesa

Zer dira datu pertsonalak?

Norbait identifikatzeko bidea eman dezakeen informazio oro.

Zein da datuen babesaren oinarrizko eskubidearen xedea?

Datu pertsonalak kontrolpean izateko, eta nahieran erabili eta beraien gaineko erabakiak hartzeko gaitasuna aitortzen die herritarrei. Herritar guztiek daukate beren pribatutasuna eta datu pertsonalak babespean izateko oinarrizko eskubidea.

Zer egiten du Gasteizko Udalak alor honetan?

Gasteizko Udalak, bere web-orriko pribatutasun politikak gogorarazten duen bezala, bere gain hartzen ditu abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak(Beste leiho batean irekiko da) datu pertsonalak babestearen gainean ezartzen dituen legezko betebeharrak, batez ere alor hauetan:

  • Datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategiak edukitzea edo datuak tratatzea.
  • Datuak jasotzearen helburua.
  • Informazioa jasotzen duten pertsonak.
  • Egiten diren galderei erantzutea aukerakoa edo nahitaezkoa izatea.
  • Datuak lortzearen edo emateari uko egitearen ondorioak.
  • Ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra agertzeko eskubideak baliatzeko aukera.
  • Datuak tratatzeaz arduratzen den pertsonaren -edo haren ordezkariaren- identitatea eta helbidea.

2005eko maiatzaren 23ko Vitoria-Gasteizko Udalak dituen norberaren datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien tratamenduaren kontra agertzeko eskubideak baliatzeko araudiak herritarrek beren datu pertsonalak dituzten udal artxiboak nola ikuskatu ditzaketen arautzen du.

Udal Tramiteen fitxa gidarian datu pertsonalekin zerikusia duten tramite guztiak biltzen dira.

Datuen Babesaren Europako Eguna

Datuen Babesaren Europako Eguna

Urtarrilaren 28a Datuen Babesaren Europako Eguna da. Ospakizunaren helburu nagusi du: datuen eta pribatutasunaren babesari buruzko eskubideen eta erantzukizunen ezagutza sustatzea.

Egunaren harira, Datuak Babesteko euskal Bulegoak(Beste leiho batean irekiko da)"Hezkuntza Komunitateak Pribatutasunaz eta IKTei buruz duen pertzepzioari buruzko Azterketa Kualitatiboa"(Beste leiho batean irekiko da)delakoa aurkeztuko du egun horretan. Azterlana Kualitate Landaldeak egin du, ikasleen, guraso elkarteen eta irakasleen artean egindako ikerketa batean oinarrituta.

Esteka interesgarriak

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: