Urban Commerce 2021 - Hizlariak

Urban Commerce 2021

Hasierako hitzaldia: Covid ondorengo mundua: back to normal

Hitzaldi honetan, lau alor handitan normaltasuna nola eta zein erritmotan berreskuratzen ari den aztertuko du Fernando Trías de Besek, alor makroekonomikoan, sozialean, pertsonalean eta enpresakoan, hain zuzen ere. Arlo ekonomikoan, adierazle nagusien egoera zein den azalduko du, aukera eta mehatxu nagusiak, bai eta hurrengo hilabeteetan eta 2022an zer espero daitekeen ere. Arlo sozialean eta pertsonalean, Covidek ekarri zituen azeleratzaile eta aldatzaile nagusiak aztertuko ditu. Oraindik badiraute ala desagertzen ari dira? Azkenik, enpresen arloan, jarraibideak eta arrastoak emango ditu retailak (txikizkako merkataritza), handizkako merkataritzak eta, oro har, merkataritzak negozio-estrategiak zabal ditzaten.

Aurkezpen bideoa

Fernando Trías de Bes

Urban Commerce 2021 - Fernando Trias de BesFernando Trías de Bes, ekonomialaria, MBA masterra (ESADE eta The University of Michigan). Ekonomiaren eta gizartearen arloetan etenik gabe egin dituen ikerketek, bere filosofia inkonformistarekin eta analisirako gaitasunarekin batera, berrikuntza disruptiboan erreferente bikain bihurtu dute Trías de Bes, eta Espainiako aditu handienetako bat da erakunde berrien managementarekin zerikusia duen guztian.

Txus Iparragirre

Urban Commerce 2021 - Txus Iparraguirre

M. Jesús Iparraguirre Astiz, 'Txus Iparragirre' irratian. 1987az geroztik ari naiz irratian lanean, urte hartan oraindik oposizioak baitzeuden publikoan, RTVEn. Milaka aldizkari, magazin, programa, zuzeneko saio, kolaborazio, elkarrizketa eta genero guztiak idatzi eta lokutatzera eraman nau nire lanak, kirolak izan ezik. Ez naiz erretiratuko Alavesen gol bat kantatu gabe, nahiz eta espontaneoek zezen-plazan egiten duten bezala egin behar izan... Era guztietako informazioei aurre egiten ohituta dago, Euskadin izandako berunezko eta beldurrezko urte haietako ahantzi nahi ditugun konexioekin hasi eta ekitaldi publikoen, eztabaiden eta omenaldien aurkezpen ugariekin buka, eta Gasteizko RNE irratiko albistegien eta programen edizio lanak ere egiten ditut.

Solasaldia: Kontsumoko eta retaileko joerak, jokaleku sozioekonomiko berrian lerrokatuak?

Solasaldi honetan egoera berriarekin zerikusia duten hainbat galderari erantzungo zaie. Zer joera nagusituko dira kontsumitzailearentzat? Teknologia izango ote da erabateko protagonista edo lekurik ba ote dago “gizatiarrarentzat”? Saltoki txikiek erantzuten al diete kontsumitzaileen eskaera berri horiei? Hau da, aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari al dira eskaera berrietara egokitzeko, edo pandemiaren kolpearen eta hasierako erreakzioen ondoren, dinamika zaharretara itzuli gara? Eta kasu horretan, zer egin dezake saltoki txiki batek joera berrietara egokitzeko eta bezeroei balio erantsiko zerbitzua/produktua eskaintzeko, negozioaren funtsa galdu gabe?

Eta, azken batean, zer ezaugarri dituzte negozio arrakastatsuek? Zer gako eman dakizkioke tokiko merkataritza txikiari merkatuaren ezagutza hobetzeko, haren eskaerei erantzuteko eta, hartara, lehiakortasuna handitzeko?

Jorge Mas

Urban Commerce 2021 - Jorge Mas Jorge Mas Velasco 1974an jaio zen dendari-familia batean. Txikitatik bizi izan da dendaz eta gastronomiaz inguratua. Lehen minututik harrapatu zuen mundu hark, eta beti eragin zion jakin-mina. Hori dela eta, Jorgek Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikastea erabaki zuen, eta etengabe prestatzen jarraitzea IESE negozio eskolan adibidez Executive MBA eta (PDG) programekin, besteak beste, familiak duen negozioaren buru jartzeko (MasGourmets enpresa). Izan ere, MasGourmets hazarazi nahi zuen nazioarteko proiektuen bidez, eta bere dendak eta negozio-eredua berrasmatu nahi zituen. Bere ikuspegi estrategikoari esker, AIJEC elkartearen Enpresari Gaztearen saria irabazi zuen 2011n, eta hainbat zuzendaritza batzordetan eta erakundetan izan ditu karguak, baina gustukoen duenetako bat Boqueria merkatuaren Lehendakariordetza da. Leku horrek liluratu egiten du familiaren iraganagatik, baita inspiratu ere.

2019an, Jorgek abentura berri bati ekin nahi izan zion, eta Crearmas Aholkularitza estrategikoa sortu zuen retail edo txikizkako merkataritzan espezializatua, eta haren buru da gaur egun. Beste denda batzuei laguntzea erabaki zuen, beti gustatu izan baitzaio urteetan zehar ESCODI-UB eta ISEMeko irakasle elkartu gisa ikasitakoa besteei irakastea. Gainera, retailari buruzko hainbat liburu idatzi ditu: Por qué unas tiendas venden y otras no, retailari buruzko Espainiako libururik salduena izan zena, Por qué unas tiendas venden y otras no en la era digital, eta azkenekoan, RETAIL POWER, bitaminak eman nahi dizkio ahalmen eta etorkizun handiko sektore horri.

Triatloien zale amorratua da Jorge eta hainbat lehiaketatan parte hartu du munduan zehar. IronMan (triatloiko proba mota bat) lasterkari bikaina izaki, kirolaz gozatzen du eta running-saio luzeak egiten ditu Bartzelonan. Segur aski goizeko saio horietako batean aurkitu ahal izango duzu, retailaren munduari balioa emango dioten kontzeptu disruptibo berrietan pentsatzen duen bitartean.

Miguel Zorraquino

Urban Commerce 2021 - Miguel Zorraquino Artean eta diseinuan trebatua, lehenbizi batxilergo artistikoa egin zuen Iruñeko AAOA eskolan eta, ondoren, UPV/EHUko Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen (diseinu grafikoaren espezialitatean). "Puntucomen burbuilaren" aldian hainbat enpresa teknologikotan lan egin ondoren, 2001ean diseinu estrategikoko Zorraquino aholkularitza enpresa sortu zuen, berrikuntzan, brandingean eta teknologian espezializatua. Gaur egun, diziplina anitzeko taldea biltzen dute, diseinu estrategikoak, teknologiak eta berrikuntzak motibatutako profesionalek osatua.

Zigor Aldama

Urban Commerce 2021 - Zigor AldamaZigor Aldama (Bilbo, 1980) El Correo egunkariko Ekonomia ataleko kazetaria da. 2011n Diagero Kazetaritza Ekonomikoaren Saria irabazi zuen. Bi hamarkadatan korrespontsala izan da Asian. Bertan, komunikabide nazional askorekin lan egin du, hala nola El País edo El Confidencial egunkariekin, bai eta nazioartekoekin ere, South China Morning Post egunkariarekin edo Al Jazeera telebista kanalarekin, besteak beste. Bere lanagatik, batez ere teknologiak eta aldaketa demografikoek eragindako aldaketa sozioekonomikoa ardatz hartuta, hainbat sari jaso ditu: Colombine (2020), Singapurreko Prentsaren Urrezko Domina edo 2020ko Euskal Kazetariak Saria.

Solasaldia: Teknologiaren laguntza iritsi da Covid ondoko hiriko merkataritza suspertzeko: urrea al da diztira duen guztia?

Garapen teknologikoak aukera ugari ireki ditu retailerako, tresna berriak sartu baititu jendearekin konexio hobea izateko, erosketa-prozesuak errazteko eta hiri-inguruneak dinamizatzeko, hainbat jarduera-sektore inplikatzen dituzten partaidetzako estrategiekin.

Hurrengo bi solasaldien helburua da tresna horien potentziala ezagutzea eta erabilera onenak identifikatzea, dena ez baita negozio guztientzat.

Tokiko marketplace-en booma covid ondoko hirian

Marian Díez

Urban Commerce 2021 - Marian DíezBID FACTORY SLko bazkide sortzaileetako bat da, Espainian BID eredua ezartzeko aholkularitzan espezializatua. Hiriguneak kudeatzeko lankidetza publiko-pribatuaren eredua da BID.

Bere ibilbide profesionalean zehar erantzukizuneko karguak izan ditu administrazio publikoan eta enpresa pribatuan, eta eraldaketarako, berrikuntzarako eta lehiakortasunerako proiektuak sortu eta kudeatu ditu.

Gaur egun, Zaragoza Esencial proiektuko zuzendaria da. Zaragozako zentro historikoko negozioek sustatu dute proiektu hori, eta helburua da hiri-ekonomiako ekosistema bat sortzea, ekonomia sustatzeko eta eremua suspertzeko, honako hiru ardatz nagusi hauen bidez: nortasuna, lankidetza publiko-pribatua eta zeharkakotasun ekonomikoa eta soziala.

Encarna Palma

Urban Commerce 2021 - Encarna PalmaBartzelonako Udalean egin du bere ibilbide profesionala, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zuzendaritzan lan eginez 20 urte baino gehiagoan. Hiriko proiektu estrategikoak koordinatu eta planifikatu ditu, retailaren dinamikak aztertu ditu, saltokien eta zerbitzuen errolda jarraitua bultzatu du eta merkataritzaren behatokia sortu du.

Gizarte Lanean Graduatua da, Bartzelonako Unibertsitatean. Merkataritzaren arloan, Merkataritza eta Banaketa Eskolan (ESCODI) ikasi du, eta merkataritzako ekipamenduen plangintzan eta merkataritza-hirigintzan prestatu da.

Era berean, hainbat argitalpenetan hartu du parte: “merkatarien elkarteak, lurraldeko sustatzaile sozioekonomiko gisa”, bai eta Bartzelonako merkataritza-jarduera ekonomikoaren azterketari buruzko berariazko argitalpenetan ere..

Haizea Galarreta

Urban Commerce 2021 - Haizea GalarretaIkus-entzunezko Komunikazioan graduatua Universitat Pompeu Fabra unibertsitatean, eta Kultura Ekoizpen eta Komunikazioko masterra Ramon Llul unibertsitatean. Ekoizle eta kudeatzaile gisa egin du bere ibilbide profesionala. Lehen urteetan, kultura-ekitaldien produkzioan eta kudeaketan lan egin zuen, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua eta Aarhus (Danimarka) 2017 taldeetako kide izan zen. Donostia Sustapenean hiru urte baino gehiago daramatza proiektu berritzaileak diseinatzen eta garatzen, gaitasun eta ahalmen pertsonal berrien, diseinu- eta digitalizazio-metodologien eta eraldaketa digitalaren alorretan, besteak beste.

Teknologia hiriko merkataritzaguneak suspertzeko lagungarri. Esperientziak

Raul G. Serapio

Urban Commerce 2021 - Raúl G. SerapioRetail teknologian eta marketin teknologikoan aditua da, eta “bezeroaren ezagutza” handitzea ardatz duten proiektuetan garatu du bere karrera, banaketa handiko, retail sektoreko eta tokiko dinamizazioko enpresetan. Bere ibilbidean zehar izan dituen aintzatespenen artean, Espainiako retail sektorean eragin handiena duten berrogei profesionalen artean dago Raúl García Serapio, eta marketineko gaurkotasun ekonomikoko 100 ideia onenen artean dago berea.

Celestino Martínez

Urban Commerce 2021 - Celestino MartínezActualiza Retail aholkularitza-enpresako zuzendaria da Celestino Martínez, hirietako merkataritza-eremuak eguneratzeko eta dinamizatzeko programak diseinatzen eta gauzatzen espezializatua.

Bere esperientzia profesional handiari esker, sektorearen ikuspegi zabala du, eta retailer handien metodologiak eta tresnak tokiko merkataritza-proiektuetara egokitu ditu, hala nola Berrikusi, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean garatutako merkataritza suspertzeko proiektu pilotua.

Dibulgatzaile gisa, hainbat liburu idatzi ditu, esate baterako “Cien comercios vascos con los que aprender”, eta “Actualiza Retail” podcast-a zuzentzen eta aurkezten du.

Mª José Sauco

Urban Commerce 2021 - María José SaucoDuela 18 urtetik, Vi de Villena saltoki eta zerbitzuetako kide da. Bere hiriko merkataritza indartuko duten jarduerak eta konponbideak aztertu, proposatu eta abian jartzea, horixe da bere eguneroko lana. Duela 10 urtetik, elkarte horren kudeatzailea izateaz gain, Villenako hiriko merkataritza-gunearen proiektua kudeatzeaz arduratzen da. 

Izugarri gustuko du bere lana, eta ekintza berritzaileak garatzeko aukera eman dio, hala nola branding emozionalean oinarritutako dinamizazio komertzialeko kanpainak, ingurumenari buruzko kontzientziazio-kanpainak, prestakuntza- eta akonpainamendu-programak, eta tresna digitalak ezartzea. 2017an, Merkataritza-Gune Irekien Merkataritza-Sari Nazionalaren pizgarria iritsi zitzaien, eta bidean gaudela erakutsi zien sari horrek.

Psikologian lizentziatu gisa duen prestakuntza akademikoak eta hiriko merkataritzaren kudeaketaren arloan duen espezializazioak nahiz Valentziako Unibertsitatean egindako “Hiriko Zentroen kudeaketa eta marketina” graduondoko diplomak, tresna egokiak eman dizkiote tokiko merkataritzaren aldeko proiektuak abian jartzeko. Gaur egun, eraldaketa digitala da bere erronka nagusia. .

Pilar Zorrilla

Urban Commerce 2021 - Pilar ZorrillaEkonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn. Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea izateaz gain, retail arloko jarduera profesionalean aritzen da. Aholkularitza- eta prestakuntza-lanak egiten ditu arlo horretan, eta tailerrak, webinar-ak eta hitzaldiak antolatzen ditu.

Merkataritzari buruzko artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu, horietako bat, “100 comercios vascos con los que aprender”, eta Hiriguneen Gerentziarako Espainiako Elkartearen AGECU saria jaso du, hiriko merkataritzarekin loturiko ekintzailetza, berrikuntza eta profesionalizazio ekimenak hedatzen laguntzeagatik.

Espainiako Retail Elkarteko eta Retaileko Euskal Eskolako Kontseilu Errektoreko adituen Batzordeko kide da. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordea izan zen 2009tik 2012ra.

Amaierako solasaldia: Covid ondorengo hiria eta txikizkako merkataritza

Saio honetan, hirietan aldaketak eragiten ari diren joera nagusiak aztertu nahi ditugu, batzuk Covi-19ak eragindakoak, eta beste batzuk, hala nola jasangarritasuna edo digitalizazioa, azken urteotan ibilbide geldiezina egin dutenak. Joera horiek eragina dute bai hiri-ereduan, bai funtsezko hainbat alderditan, esate baterako mugikortasunean, jasangarritasunean edo merkataritza-hirigintzan.

Alain Jordà

Urban Commerce 2021 - Alain Jorda

Tokiko garapenean aditua da, eta Iberoamerikako Hiri Ertainei eta Lurraldeei laguntzen die garapen-estrategiak zehazten eta elkarlanean bultzatzen.

Europako Batzordearen URBACT Programan aditua da tokiko gobernantzan, berrikuntzan, ezagutzaren ekonomian eta ekintzailetzaren sustapenean.

Enpresa Zuzendaritzako diplomaduna EADA eskolan (Bartzelona) eta Telekomunikazioko goi-mailako ingeniaria UPC unibertsitatean (Bartzelona). Sektore pribatuan 20 urte eman ondoren, Manresako alkateordea izan zen 10 urtez, Espainiako lehen Tokiko Berrikuntza Plana bultzatu zuen (2005) eta Eurotowns Europako Hirien sarearen buru izan zen (2008-11).

Salvador Rueda

Urban Commerce - Salvador RuedaLleidan jaio zen 1953an. Biologia Zientzietan (1976) eta Psikologian (1980) lizentziaduna da. Ingurumen Ingeniaritzan (1981) eta Energia Ingeniaritzan (1984) diplomaduna eta 2000ko ekainaz geroztik Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentziaren zuzendaria da.

1992tik 2000ra arte zuzendaritza-karguak bete zituen Saneamendu Batzordean eta Kataluniako Generalitateko Hondakinen Batzordean. Hiri Ekologiako programa bat garatu zuen Bartzelonako Ciutat Vellako Biziberritze Programen Integrazioko zuzendaria zela (1990-1992).

1986ko urtarriletik 1990era arte Bartzelonako Udaleko Ingurumen Zerbitzuetako buru izan zen, eta 1980tik 1986ra arte San Adrián de Besósko Udaleko Ingurumen Zerbitzuetako buru.

Europar Batasuneko Ingurumen Adituen Taldeko kide izan zen (1994-2000). Hiri-ingurumenari buruzko zenbait artikulu zientifiko-teknikoren eta dibulgazioko artikuluren egilea da.

Paco Valderrama

Urban Commerce 2021 - Paco ValderramaPaco Valderrama, Radio Vitoriako kazetaria, arkitekturaren dibulgaziozko "El Ladrillo" programaren zuzendaria eta kultur programatzailea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.