'Euskal pilotaren historia, bidaia berezi bat' erakusketa ibiltaria

Noiz
Hasiera eguna: 2021/10/01, hasiera ordua (gutxi gorabehera): 08:00, amaiera eguna: 2021/12/22, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

Erakusketa ibiltari hau, gasteiztarrei euskal pilotaren mundua eta berezitasunak gerturatzeko sortu da. Hurbileko ikuspuntu batetik pilotaren bilakaera erakusten du, hiriko hainbat agertokitan. Erakusketak irudiak, tresnak, irakurgaiak eta bestelako materialak biltzen ditu, Arabako Euskal Pilota Federazioaren jardueraren berri emateko, bertatik-bertara.

Erakusketara hurbiltzen direnek ezohiko bidaia batean parte hartzeko aukera izango dute. Bidaia horretan kirola, kultura eta herritartasuna batu egingo dira, bertan erakutsiko diren argazki, kirol-tresna eta testuen bidez.

Pilota joko eta jarduera ludiko bat da. Antzinatik datorkigu, baina garai batetik hona, hemen gure artean finkatu zen eta hemengo abizena hartu zuen: Euskal Pilota eta Euskal Herria.

  • Sarrera: librea
  • Ordutegia: 8:00-21:00
  • Erakusketaren egutegia:
    • Lakuako gizarte-etxea: urriaren 1etik 15era
    • Salburuko gizarte-etxea: urriaren 16tik 29ra
    • Zabalganeko gizarte-etxea: abenduaren 1etik 22ra

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.