Udaleko gizarte zerbitzuei buruzko prestakuntza-saioak ikastetxeetan

2021eko irailaren 17an

Udaleko gizarte zerbitzuen jardunari buruzko bi informazio-saio egin ziren, 2020-2021 ikasturtean, Pilar eta Lakua auzoetako bi ikastetxek eskatuta.

 

Bata, Carmelitas Sagrado Corazon ikastetxean, bertako batxilergo zikloko orientazio zerbitzuak eskatu baitzuen El Pilar ikastetxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak tutoretza-saio batean parte hartzea, Gizarte eta Giza Zientzietako Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin. Saio horren helburua zen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako esperientzia profesionala eta jarduna azaltzea, horrek Lanbide Prestakuntzako goi mailako ikasketak zein unibertsitate-ikasketak aukeratzen lagun ziezaien ikasleei.

 

Bestea, Paula Montal ikastetxean, Lakuako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak udaleko gizarte-zerbitzuei buruzko informazio-saio batean parte hartzea eskatu baitzuten, hainbat alderdi azal zitzan: helburuak, baliabideak, arreta-taldeak, eta esku-hartzeen oinarri diren ikuspegiak, misioak, eta balioak. DBHko 2. mailako ikasleekin egin zen saio hori, udaleko gizarte zerbitzuen berri izateko interes handia erakutsi zutelako.

Ezarritako helburuak bete egin ziren bi saioetan. Ikasleen interes eta parte-hartzea handia izan zen, eta eskertu egin zuten taldeetako profesionalen esperientzia bertatik bertara entzuteko aukera, eta eskaintzen diren programa eta zerbitzuak ezagutzekoa.

 

Saioak eman zituzten profesionalek oso balorazio positiboa egin zuten, gizarte-zerbitzuen errealitatea gazteei ezagutarazteko aukeratzat jotzen baitituzte jarduera hauek.

 

Gazteek udaleko gizarte zerbitzuen ekintza, jarduera eta baliabide ugari aldez aurretik ezagutzen ez dituztela hautematen bada ere, saio hauek helburu bikoitza izan dezakete: batetik, zerbitzu horiek ezagutaraztea eta, bestetik, sektore hori prestakuntza- eta enplegu-iturri bihurtzea.

 

Noticia centros educativos SSM

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.