Lorategia Zarautz kaleko haur-eskolaren atzealdean
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Auzoa(k): Arriaga-Lakua
Gutxi gorabeherako kostua: 50.000 €.
Zertan datza?
Gaur egungo eremua, itsusia eta probetxurik gabea, lorategi bihurtzea. Zuhaitzak, loreak eta landareak izateaz gain, bidexkak eta bankuak ezarriko lirateke, bizilagunek eremu horretaz gozatu ahal izan dezaten, bereziki handik hurbil dagoen Lakua Egoitzako pertsona zaharrek.
Non egingo litzateke?
Zarautz kaleko haur-eskolaren atzealdean, gaur egun zolatuta dagoen eremuan.
Zer ekarpen egiten du?
Eremuaren probetxurik eza eta itxura itsusia aldatzea. Proposamen honek auzoko pertsonei eta Bizan zaharren egoitzako erabiltzaileei on egingo lieke.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.