"Maite zaitut eta neure burua hezten dut" programa

Zer da?

Guraso-gaitasunak garatzeko lantegia, seme-alabak modu positiboagoan hezteko.

Programa honek Oviedoko unibertsitateak programari aplikatutako ezagutza zientifiko berriak ditu oinarri, eta Asturiasko Printzerriko udalerri askotan erabiltzen da duela hainbat urtetatik hona. Beraz, esperientzia handikoa da eta emaitza onak lortu direla jasota geratu da.

Lantegi honekin hiru helburu lortu nahi dira:

  • Familiei seme-alaben hezkuntza-jardunean sortzen zaizkien zailtasunak gainditzen laguntzea.
  • Familia-potentziala garatzea, talde osoarena eta kide bakoitzarena.
  • Familia-arazoak sortzea ekiditea.

Nola?

12 pertsonako taldeak izango dira, gehienez.

Saioetan, familia-bizikidetzarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko ditugu, guztiak familiako giro ona mantentzen edo hobetzen laguntzen dutenak, hala nola: komunikazio asertiboa, arazoak konpontzea.... Lantegietan bi profesional arituko gara talde-lana errazteko.

Norentzat?

Umeak edo nerabeak hezten dituzten guraso eta bestelako zaintzaileentzat.

Noiz?

Lantegia asteazkenetan egingo da, 10:00etatik 12:00etara, Aldabe Gizarte Etxean. Lehengo saioa 2025eko urriaren 8an izango da eta azkena abenduaren 17an.

Astean 11 saio egingo dira, bi ordukoak, eta lantegiak 11 asteko iraupena izango du.

Izen-emateak

Izena eman dezakezue: aurrez aurre gizarte-etxeetan eta online:

Online izena ematea

Behar izanez gero haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Mezu elektronikoa bidali behar duzue parentalidadpositiva@vitoria-gasteiz.org helbidera, gaian Haurtzaindegia "Maite zaitut, hezi egiten naiz" adieraziz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.