Erakusketa: Illustraciencia

Noiz
Hasiera eguna: 2021/11/09, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2021/12/12, amaiera ordua: 19:00
Deskribapena

CSICen Natur Zientzien Museo Nazionala eta Komunikazio Zientifikoaren Kataluniako Elkartea

Ingurugiro Gaietako Ikastegiak (CEA) Illustraciencia 7 erakusketa antolatu du, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailarekin batera. Bertan, Ilustrazio Zientifiko eta Naturalistaren Nazioarteko Sariaren zazpigarren edizioan hautatutako 40 lan egongo dira ikusgai. Aurkeztutako 400 proposamen baino gehiagoren artean epaimahai profesional batek aukeratutako piezak dira, eta espezie botaniko, animalia edo elementu geologiko bat erakusten digute. Lanak hainbat teknikaren bidez eginda daude, hala nola grafitoaren, akuarelaren eta marrazki digitalaren bidez. Akabera estetiko ederra dute, betiere ilustrazio zientifikoaren diziplinaren ezaugarri den zehaztasuna kontuan hartuta, eta jende guztiarentzat dira.

Besteak beste, honako koadro hauek ikusi ahal izango ditugu Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroan (Atarian), eta, geroago, Arabako parke naturaletako parketxeetan: Elvis Antonio Salazar Jorqueraren «Passeriformes de Santiago de Chile» eta Paulo Prestiren «Threadfin morphology», hurrenez hurren ilustrazio naturalistaren eta zientifikoaren kategorietan sarituak.

Gainera, bertako artisten ordezkariak ere izango dira edizio honetan. Hala, Amaia Torres Piñeiro donostiar gaztearen kaki baten disekzioa eta Mikel Rodríguez Hidalgo arrasatear artistaren zelakanto arrainari buruzko infografia aurkituko ditugu.

Hauek dira Illustraciencia proiektuaren koordinatzaileak: MNCN-CSIC eta Komunikazio Zientifikoaren Kataluniako Elkartea (ACCC). Laguntzaileak, berriz, beste hauek: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendeko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) eta La Caixa Fundazioa.

Lekua: Ataria

Data: azaroaren 9tik abenduaren 12ra

Hizkuntza: ele bitan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.